

Secciones
Servicios
Destacamos
Sona ostean heldu ziren 'Abereen Etxaldea' edo '1984' bezalako liburuek eman bazioten ere, George Orwellen aroa, 1933an abiatu zen 'Lur jota Parisen eta Londresen' idatzi zuenean. Literarioki eta pertsonalki, Eric Arthur Blair bezala jaio baitzen eta ezizen hura liburu harekin hartu zuen lehen aldiz. Su moteleko prozesu nahi baino luzeago baten ostean euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak eta Igelak argitaratu. Pozeko albiste denak txanponaren beste aldea ere badu, 93 urte eta milaka libururen ostean Itxaropenak makinak itzali aurretik aterako duen azkena izan baita.
Unibertsitate garaian Filologia ingelesa ikasten ari zela irakurri zuen Santxitz-Muxikak irakasleek gomendatuta. «Duela 50 urte izan zen, ez nekien baina akordatzen naiz berehala kateatu, harrapatu, ninduela». Urte dezente geroago hasi zen itzultzen, «gaur bai, bihar ez, etzi batek daki», oroitu du umorez, eta lehen asmoa gaztelaniazko bertsioa baino lehenago kaleratzea bazen ere, ez zen posible izan 2015ean aurreratu baitzen Debate argitaletxea 'Sin blanca en París y Londres' bezala ekarriz. «Berandu ibiltzeak zapuztu zizkidan asmoak», kontatu du. Behin jubilatuta eta denbora gehiago zuela azken bultzada eman eta orain ekarri du Igelak.
Egilea: George Orwell.
Itzultzailea: Rafa Santxitz-Muxika.
Argitaletxea: Igela.
Prezioa: 22 euro.
Orrietan barna, itzultzaileak esan duenez, «argi geratzen da idazle konprometitua, demokrata eta ekintzailea» zela Orwell. «Horregatik joan zen Parisera idazle ibilbidea abiatzeko asmoz». Estilo aldetik «prosa irakurterraza, argia, zuzena, apaindura gutxikoa» badarabil ere, garaiko «bizimodua, kale giroa, aterpe-zuloen zomorro eta zikinkeria», baita toki askotako jendea, ederki deskribatzen ditu. Hein batean hori izan da erronka, nola islatu maila eta arrakala sozial edo ingeles mota ezberdinak. Azaldu duenez «hitano eta euskalkiak» baliatu ditu.
Itzulpen-prozesuan unibertsitatean irakurri zuen liburuki bera izan da alboan eta katalanezko bertsioa ere kontsultatu ditu, baita aurrez Orwellen itzulitako 'Abereen Etxaldea' (Juan Martin Elexpuru) eta '1984' (Oskar Arana). Haiek, noski, fabula eta distopia dira hurrenez hurren eta estiloa ezberdina dela adierazi du, nahiz eta horietan erakutsi zuen «luma» jada oso presenta zela nabarmendu. Bide horretan, Orwell ezizena hartu aurretik Eric Arthur Blair bezala pilatutako bizipenak «mugarri» izan zirela argi dute biek. 1903an Indian jaio zen, aitza funtzionarioa bertan zelako, baina bi urte zituela ama eta senideekin itzuli zen. Ikasle fina, Eton College-n plaza lortu zuen, hori bai bekei esker. Bertan nabaritu zuen lehen aldiz gizarte mailen arteko arrakala. «Hortik aurrera diruz labur ibili zen eta ezin izan zuen gehiago ikasi», oroitu du Igela argitaletxeko ordezkariak.
Hala, ostean bost urte igaro zituen Birmaniako polizia inperialean, inperialismoaren aurka zuen gorroto handiaren sorburu; eta gerora lan prekario eta gogorrak izan zituen jarraian Parisen eta Londresen: ingeles irakasle, hoteleko langile, etab. «Lan baldintza okerrenetan aritu zen lana oso mailakatua zegoelako eta gertutik ikusi zuen bazterkeria, zapalketa...». Ibilbide horixe jasotzen du 1933an argitaratu eta astearte honetan Igelak aurkeztutako lanak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.