Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Nagore Sanchez, Eneko Garmendia eta Amaia Torres, liburuaren aurkezpenean, Donostian. Usoz

Gau beltza Legorretako Oriar Jauregian

Euskal Herriko ohitura zaharrak abiapuntu dituen abenturazko eleberria argitaratu du Erein argitaletxeak, haur eta gazteei zuzenduta

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 21 urria 2024, 17:23

Comenta

Eneko Garmendiak, Mari Ángeles Garranchok eta Nagore Sanchezek elkarlanean beraien lehen eleberria argitaratu dute, 'Gau beltza, Oriar Jauregiko misterioa' (Erein). Jare, Maren, Lier eta Aner gazteak dira istorioaren protagonistak eta Legorretan Gau Beltza lehen aldiz ospatuko delako pozik daude. Eskean hasiko dira mendiko baserrietatik, jauregi abandonatu batean sartuko dira, eta norbaitek giltzapetuko ditu. Handik ateratzeko baina, proba batzuk gainditu beharko dituzte.

Haur eta gazteak entretenitzeko eta dibertitzeko istorio «aproposa» dela aitortu du Uxue Razquin editoreak, eta aldi berean Euskal Herriko ospakizun zaharrak ezagutzera ematen ditu, «irakurlea irakurketa-abentura batean murgildukoa, sormenari leihoa irekiz eta irakurzaletasuna sustatuz».

«Duela urtebete hasi zen liburu honen ibilbidea», kontatu du Nagore Sanchezek. Hiru autoreak aspalditik ezagutzen ziren, baina azken boladan parkean egin dute topa, beren haurrekin jolasean. «Legorretan urriak 31rako hainbat ekitaldi antolatzen aritu ginen, eta herriak izan zuen jarrera ona ikusirik, hurrengo urterako zerbait berezia egin behar genuela pentsatu genuen». Zerbait berri hori eleberria hau izan da.

Antolatu zituzten ekimenen artean ihes-gelak arrakasta handi izan zuen, eta horregatik liburuan protagonistek hainbat proba gainditu beharko dituzte. «Irakurlea ere parte aktiboa sentituko da, pertsonaiekin identifikatuko da», dio Eneko Garmendiak. Aldi berean, baloreen garrantzian ere zentratu dira autoreak, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz, eta baita ohitura zaharrak ezagutzera ematean. «Azken urteetan beste herrialdeetako ohiturak sartzen ari dira gure herrietan, eta guk gure gau beltza zer den kontatu nahi izan diegu haur eta gazteei».

Liburuan azaltzen diren marrazkiei «gertutasuna» ematen saiatu da Amaia Torres ilustratzailea. Oriar Jauregia edo Legorretako plaza ilustratu ditu, besteak beste, eta «oso gustura» egin duen lana izan dela aitortu du.

Irakaskuntzan lan egiten dute autoreek eta beraien esperientzia oinarri hartuta, unitate didaktikoak ere sortu dituzte, baita jolas interaktiboa ere, «transmisio bidea eten ez dadin».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gau beltza Legorretako Oriar Jauregian

Gau beltza Legorretako Oriar Jauregian