Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zihara Enbeita, Iñaki Alegria eta Iban Zaldua, 'Latinoamerikaren zain urratuak' liburuaren aurkezpenean. Borja Luna

Eduardo Galeanoren 'Latinoamerikaren zain urratuak' euskaratu dute

Iñaki Alegriak itzuli du, kolonialismoaren azterketarako «derrigorrezko» lana

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 7 urria 2021, 13:21

Comenta

Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren 'Latinoamerikaren zain urratuak' (Las venas abiertas de América Latina) liburua euskarara itzuli du, kolonialismoaren azterketarako «derrigorrezko» lana atzo aurkezpenean azpimarratu zuten bezala.

Alegriaren esanetan 1985ean irakurri zuen Galeanoren liburua eta jada orduan iruditu zitzaion euskaraz egon behar zuela. «Beste inork egin ez duenez, 35 urte geroago, jubilazioaz baliatuta itzuli dut». Ekin aurretik berriro irakurri zuen 'Latinoamerikaren zain urratuak' eta «harritu» egin zuen oroimenean liburuaren lehen partea zeukalako (lehengaien eta nekazaritzaren esplotazioarena), baina bigarrenak, mendekotasunaren eta liberalismoaren arteko uztarketaz aritzen denak, duela 50 urte gaur egungo hainbat gai aurreratu zituelako.

«Gauza asko aldatu dira 50 urtetan, baina gehiago dira mantentzen direnak: produktu gutxi batzuekiko mendekotasuna, eliteek egiten duten deskapitalizazioa, kanpotik egindako bipiltzea. Aldaketak aipatzerakoan bi aipatuko nituzke: populazioa hirietara masiboki joatea eta emigrazioa. Euskal Herritik ikusita hemengo enpresak kolonizatzaileago bihurtu zaizkigu. Baina seguruena gehien aldatu dena giro politikoa izan da, iraultza baterako itxaropena desagertu delako», azaldu zuen.

'Latinoamerikaren zain urratuak' liburuaren azala. Borja Luna

Agerraldian izan dira Iban Zaldua idazlea eta Zihara Enbeita UEUko komunikazio taldeko kidea. Zalduak nabarmendu zuen «liburu militante bat» dela, «munduko eskualde zabal baten kolonizazioaren eta esplotazioaren sustraiak deskribatzen dituena». «Baina, batez ere, historia ekonomikoko dibulgazio liburu bat da, klasiko bihurtu dena, eta, bide horretatik, baita kultura garaikidearen osagarri garrantzitsu ere», esan zuen.

Bestalde, Enbeitak aipatu zuenez, Galeanoren liburua «irakurri beharreko', 'biblia', 'klasiko' eta antzeko hainbat abizenekin eskutik eskura eta hizkuntzatik hizkuntzara munduan zehar ibili da, eta azkenean, lehen argitalpenaren urrezko ezteietan, euskaraz irakurri ahal izango da, Iñaki Alegriari esker».

Liburuaren fitxa

  • Izenburua: 'Latinoamerikaren zain urratuak'.

  • Autorea: Eduardo Galeano.

  • Itzultzailea: Iñaki Alegria Loinaz.

  • Argitaletxea: UEU.

  • Orri-kopurua: 358.

  • Salneurria: 22 euro.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eduardo Galeanoren 'Latinoamerikaren zain urratuak' euskaratu dute

Eduardo Galeanoren 'Latinoamerikaren zain urratuak' euskaratu dute