Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iñigo Dierez hasia da bigarren eleberriaren oinarriak jartzen.

Bullying-a eta beldurrezko kontakizun bat estreinako nobelarako

Orain arte gidoigintzan eta antzerkigintzan ibilitako Iñigo Dierez azkoitiarrak 'Katu' aurkeztu du, gazteei zuzendutako eleberria

Asteazkena, 27 otsaila 2019, 14:08

Comenta

Bullying-a jasaten dutenen batzuk ez lukete kontzientzia arazo handirik izango jazarleak tiroz garbitzea euren bizitzako amets nagusia bilakatzeko. Puntu horretara iritsita dago Asier, Iñigo Dierezen (Azkoitia, 1993) nobelako protagonistetako bat. Pistola bat aurkitu du motxilan eta, bam!, bam!, bam!, tiro bana sartu die buruan «bizitza izorratzen» dioten «bere gelako hiru lerdoei». Ustezko hildakoak ez daude baina hilda, amets bat izan baita tiroketa. Esnatzean, ordea, errealitatearen ordez amets are arraroago bat du zain Asierrek: proposamen harrigarri bat egingo dion katu beltz berritsu bat.

'Katu' da, hain zuzen, ikasketak ikus-entzunezkoetara bideratu ondoren batik bat gidoigintzan eta antzerkigintzan dabilen Dierezen aurreneko eleberria. Elkar etxeak argitaratu dio gazteei zuzendutako 'Taupadak' sailean, eta Xabier Mendiguren editorearekin batera aurkeztu du egileak, lagunez eta senidez inguratuta, asteazken honetan.

Liburuaren nondik norakoak azaltzeari ekin aurretik, bi pertsona izan ditu gogoan Dierezek: amaren aldeko aitite eta Jasone Osoro. Argitaratu gabeko idazle eta irakurle amorratua zen aitona haren omenez alboratu du literaturgintzarako aitaren abizena, Antsorregi. Barkamena eskatu dio aitari horregatik. Jasone Osorok, berriz, inpresio handia egin zion ikastolara bisitan joan zitzaienean, baita 10 urteko haur harengan literaturarekiko grina piztu ere. Besarkada bat bidali dio horregatik Osorori.

Erabaki zaila

Iñigo Dierezen hirugarren erreferentzia Stephen King izan da, irakurle bezala «gehien gozatu» duen idazlea baita. Aitorpen horrek, eta liburua aurkezteko prestatu duten oharrean azaltzen den Edgar Allan Poeren 'Katu beltza' ipuinari egiten zaion aipuak, iradokitzen dute zein bidetatik doan Azkoiena fikziozko herrian -«jaioterriaren bertsio ilunean»- gertatzen den kontakizuna.

«Egunerokoan aurki daitezkeen» pertsonaiak ekarri ditu bigarren eleberriaren oinarriak jartzen ari den Dierezek aurrenekora. Katua izan ezik. Egunerokoan ez dira maiz agertzen kinka zailean jartzen gaituzten katu beltzak. Katuak, hain zuzen, honakoa proposatzen dio gazteari: nahi badu, hil egingo ditu hainbeste sufriarazten duten hiru jazarleak. Tratua haatik ez zaio debalde aterako, trukean Asierrek maite duen norbait eramango baitu benetako protagonista bilakatzen den katuak.

Erabaki zaila hartu beharko du Asierrek. Azken batean, «muturreko egoerara» eraman du pertsonaia idazleak, azaltzeko «geu garela hartzen ditugun erabakien erantzule nagusiak». Bullying-a, abiapuntua bada ere, ez da eleberriko gai nagusia. Kontatzen ditu hainbat pasarte, eta laguntzen du ulertzen zer sentitzen duen horren pean dagoenak, baina nobelaren helburua ez da eskola jazarpenaz jardutea, are gutxiago horri aurre egiteko formulak eskaintzea. «Maiz, bullying-a errealitate ikusezin bat izaten da askoren begietan, kontsideratzen da haur edo gazteen arteko kontu bat. Ez dut esan nahi ikuspegi horrekin ados nagoekin, baina horrela planteatu dut, nire istorioaren ardatza zelako erakustea zer eragiten duen katuaren proposamenak, noraino eramaten duen pertsonaia».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bullying-a eta beldurrezko kontakizun bat estreinako nobelarako

Bullying-a eta beldurrezko kontakizun bat estreinako nobelarako