Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Liburuaren barrualdeko irudia, egilearen

'Baserri hedatua', baserriaren bilakaerari erreparatzeko beste modu bat

Onintza Etxebestek doktorego-tesitik abiatuta osatu duen liburua aurkeztuko du Kutxa Fundazioak ostiral honetan

Asteazkena, 16 martxoa 2022, 15:28

Comenta

Ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan, Onintza Etxebesteren 'Baserri Hedatua' liburua aurkeztuko du Kutxa Fundazioak Kutxa Kultur Plazan. «Baserriaren problematikan murgiltzen den doktorego-tesitik abiatuta, lan hau diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen da», diote ekitaldiaren berri emateko zabaldu duten oharrean. Aurkezpenean ikertzaile oiartzualarra eta Mikel Mendarte, Kutxa Fundazioko Kultura-zuzendaria, izango dira. Arte Ederretan graduatu ostean, 2020an aurkeztu zuen Onintza Etxebeste Lirasek 'Baserri hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzen eremura« tesia, artistaren hitzetan »narratiba sozio-kultural berriak aztertzeko bideak eskaintzen« dituena.

«Baserria zer den galdetzen badigute, gutako gehienok antzerako erantzunak emango ditugu. Ustez, argi dago zer den Euskal Herria atlantikoko mendi magalak eta ibarrak zipriztindu dituen eraikin hori. Baina hitz horren babesean biltzen denak mendez mende garatu duen ibilbidea dirudien baino askoz bihurriagoa da», nabarmendu dute. Ikerketa honetan, Onintza Etxebeste Lirasek bilakaera hori azaleratu du, baina ez da mugatu soilik lehenengo sektoreko unitate produktibo familiarrak urratu duen bidera. «XIX. mendearen amaieratik aurrera baserriari aitortu, eraiki edo egotzi izan zaizkion sinbolismoak ere jaso eta xehe-xehe azaldu ditu. Jakina denez, euskaldunon identitatearen ikur nagusietako bat bihurtu zuten, nahiz eta ikur horren esanahiak aldatzen joan diren», alegia.

Izan ere, «egileak ikerketa kulturalen ekarpenez argitu du baserria XXI. mendera arte ekarri duen bidea. Eta ondare ia ukiezintzat jo den hori gure begien aurrean desmuntatu du. Zabaldu egin du baserria, haren geruzak eta atalak banan-bana hedatu ditu, etxea mota askotako egintzetara ireki arte. Horrela, harreman sareak ehundu ez ezik, esanahi berriak proposatu ditu, are probokatu ere, performance sorta baten bidez».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Baserri hedatua', baserriaren bilakaerari erreparatzeko beste modu bat

'Baserri hedatua', baserriaren bilakaerari erreparatzeko beste modu bat