

Secciones
Servicios
Destacamos
Bartzelona aldera egin du bidaia oraingoan Tourék. Jon Arretxek sortutako pertsonaiak inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu hiri honetan bizirik irauteko, degradazio-maila beherenera iristeraino. Burkina Fason jaio eta Bilbora iritsi zen etorkin honen abenturak kontatzen dituen hamaikagarren liburua da 'Zenbaki gorriak' (Erein), autorearen esanetan aurrekoak baino «dramatikoagoa», izan ere protagonistak «bakar-bakarrik» egin beharko die aurre eguneroko egoerei. Bizirautea izango da bere helburu nagusia,
Sagako beste liburuetan bezala, Europa diruduneko baztertuen azpi mundua erakusten du Jon Arretxek. Bilbon, Parisen, Nafarroan, Madrilen edo Las Palmasen girotu ditu bildumako beste istorioak eta Bartzelona aukeratu du azken honetan turismo-leku eder honen atzean ezkutatzen dena azaleratzeko. Horretarako, «beti egin ohi dudan bezala», Raval auzoan murgildu zen Arretxe, bertako errealitatea ikusteko. Hiru alditan izan zen bertan, «ostatu merke» batetan, auzoko giroa gertutik sentitzen. «Narko-pisu asko daude bertan, lapurketak, zikinkeria… izugarrizko koktela da, nobela beltzeko idazle batentzat oso leku interesgarria», aitortu du liburuaren aurkezpenean.
Tourék abentura honetan topatuko dituen pertsonaia gehienak «egiazkoak» dira, baita hainbat egoera ere, autoreak zuzenean bertan bizitakoak, «ikusten dudan guztia aprobetxatzen dut, beste liburuetan ere hori egin dut», gogoratzen du idazleak. Honela, kalean lo egiten duten pertsonak, gosearen ilaratan topatutakoak, baina baita laguntzeko prest dauden bolondresak izango ditu bidelagun burkinarrak.
Egilea: Jon Arretxe.
Argitaletxea: Erein.
Orrialdeak: 184.
Prezioa: 21,5 euro.
Bartzelona «ezezagun» bat erakusten du liburu honetan Arretxek Tourréren bidez, Jose Inazio Mujika editorearen esanetan. «Bartzelona etsai bat aurkituko dugu eta esklusioaren eta arriskuzko egoeren istorioak». Argitaletxetik beti azpimarratu dute Touréren sail osoak duen «karga sozial handia», azken liburu honetan ere jasotzen dena, «emigrazioaren gaineko begirada xamurra, baina gogorra aldi berean». Pertsonaiak «oso sinesgarriak» direla azaldu du Mujikak, «irakurlearen oroimenean geratuko direnak».
Pozik agertu da Jon Arretxe Touré protagonistaren abenturek izandako arrakastarekin, bai liburuetan eta bai pantailan. Izan ere, urte hasieran ETBn emititu zen 'Touré detektibea' seriea eta orain TVEn ikusteko aukera dago. Audientzia datuak «oso onak» izan direla onartu du idazle bizkaitarrak, eta bigarren denboraldia prestatzen hasiak direla aurreratu du.
Malcolm Treviño-Sitték jarri dio aurpegia Touré etorkinari pantailan, baina irakurleek protagonistaren irudi bat buruan izateak ez dio axola Arretxeri. «Berdin jarraitzen dut idazten», dio, «nik buruan daukadanarekin jarraitzen du, konbentzitua jarraitzen dut egin nahi dudanarekin».
'Zenbaki gorria' euskaraz argitaratu du Erein argitaletxeak, baina Touréren aurreko hamar liburuekin egin bezala, hilabete batzuk barru aterako da gaztelaniazko bertsioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.