Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Miren Amuriza, 111 Akademiako azken saritua, Pleibak liburuaren aurkezpenean. Gorka Estrada

Amaitutzat eman du ibilbidea 111 Akademiak

Ekainean Saria bertan behera utzi ostean, egitasmoak arrazoi ekonomikoengatik gauzatu ezin ostean Manuel Larramendi Kultur Bazkunak erabakia hartu du

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 29 iraila 2025, 18:26

Comenta

Orain hilabete pare Manuel Larramendi Kultur Bazkunak jada aurreratu zuen bezala, amaitutzat eman ditu 111 Akademiaren lanak eta aurrerantzean euskal literaturazaleen elkarteak ez du jardunik izango. «Azken egitasmo hauen gauzatu ezinak arrazoi bakarra izan du: ekonomikoa; behar beste dirubiderik lortu ez izana egitasmoa garatzeko», dio oharrak. Hainbatetan aipatzen dute testuan: «Ekonomikoa izan da (...) arrazoia. Urteetan arrastaka eraman du ekimena Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, behar beste dirubide ez baitzuen lortzen». Aurrekontua «berdintzeko» zazpi dirulaguntza publiko ezberdinetara jo behar izan du, «aurkeztu eta kitatu», horrek eragiten duen «lan-zamak» jarduera bera oztopatuz.

29 urtez jardun du Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak. 1997. urtean sortu zuen Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, hasieran, baina, Beterriko Liburua izena eman zion, gehienbat bere jarduna Beterriko eskualdera mugatzen zuelako. 1997. urteko lehenengo ekintza aurreko urteko saria erabakitzea izan zen. Lehenengo sari hura, Beterriko Liburua 1996 izenarekin, Joxean Agirrek idatzitako Elgeta eleberriak irabazi zuen. Hala jarraitu dute egiten eta zerrendako azkena izango da Miren Amurizaren 'Pleibak' (Susa).

Apirilean kaleratutako oharrean jada aurreratu zuten «kinka larrian» zela eta ordura arte jaso ez zuen laguntza heldu ezean, etorkizun iluna zuela elkarteak. «Ezinezkoa da horrela lan egitea eta ezinezkoa 28 urtez eutsi diogun ahalegin handi honi jarraia ematea», salatu zuten. Ildo beretik azpimarratu dute orain 29 urte horietan ez duela lortu MLKBak diru-iturri sendorik bere egitasmoa behar beste garatu ahal izateko. «Ez da ahaleginaren faltan izan, hainbat erakundetara jo baitu urte horietan guztietan, baina alferrik», diote berriro ere.

Sarituen zerrenda honakoa izan da: Joxean Agirre, 'Elgeta'; Ur Apalategi, 'Gauak eta hiriak'; Koldo Izagirre, 'Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri'; Lourdes Oñederra, 'Eta emakumeari sugeak esan zion'; Ramon Saizarbitoria, 'Gorde nazazu lurpean'; Joseba Sarrionandia, 'Lagun izoztua', Anjel Lertxundi, 'Zorion perfektua', Bernardo Atxaga, 'Soinujolearen semea'; Pako Aristi, 'Gauza txikien liburua'; Juan Kruz Igerabide, 'Hauts bihurtu zineten'; Karmele Jaio, 'Amaren eskuak'; Jokin Muñoz, 'Antzararen bidea'; Anjel Lertxundi, 'Zoaz infernura, laztana'; Irati Jimenez, 'Nora ez dakizun hori'; Ur Apalategi, 'Fikzioaren izterrak'; Harkaitz Cano, 'Twist'; Ramon Saizarbitoria, 'Martutene'; Miren Agur Meabe, 'Kristalezko begi bat'; Mikel Peruarena, 'Su zelaiak'; Katixa Agirre, 'Atertu arte itxaron'; Kirmen Uribe, 'Elkarrekin esnatzeko ordua'; Uxue Alberdi, 'Jenisjoplin'; Harkaitz Cano, 'Fakirraren ahotsa'; Karmele Jaio, 'Aitaren etxea'; Pello Lizarralde, 'Argiantza'; Eider Rodriguez, 'Eraikuntzarako materiala'; Arantxa Urretabizkaia, 'Azken etxea'; Eneko Bidegain, 'Bichta Eder' eta Miren Amuriza, 'Pleibak'.

Akademiak nabarmendu bezala bost idazle dira aitortza bi aldiz jaso dutenak: Ur Apalategi, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Karmele Jaio eta Harkaitz Cano.

Sariaz harago, asko

Webgunea eta sariaz gain, 111 Akademiak beste ekimen batzuk burutu ditu 29 urte hauetan: Kilkerren soka izeneko liburu aurkezpen egitaraua; argitara emandako liburuei buruzko Literatura pilulak (bideo laburrak gizarte sareetan zabaldu direnak); hainbat literatura taldeen gidaritza eta, azkenik, literatura aldizkaria, lehenik Beterriko Liburua izenarekin (56 zenbaki argitara emanda) eta, ondoren, 111 aldizkaria, urtean lau zenbaki argitara eman eta bere 30. zenbakia –azkena–, 2024ko abenduan argitaratu zuena.

Beste hainbestekoa da gauzatu ezinik utzi behar izan duen egitasmo kopurua: irakurketa aholkularitza zerbitzua akademiakideen iruzkinen bidez, gazte eta helduei zuzenduriko literatura txangoak eta, azken urteetan esku artean ibili duena: akademiakide agiria eskuratzeko egitaraua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaitutzat eman du ibilbidea 111 Akademiak

Amaitutzat eman du ibilbidea 111 Akademiak