Borrar
Yoseba Peña, Donostian. ARIZMENDI

Leinu bereko «hiru emakume kementsuri» buruzko eleberria

Yoseba Peñak 'Hariak' nobela plazaratu du, Zarautzen kokatua, 1930. hamarkadako gertaera batzuekin hasi eta bost hamarkadatan zehar garatzen dena

Osteguna, 1 azaroa 2018, 12:06

Comenta

Yoseba Peñak bere bigarren nobela plazaratu du, 'Hariak', hau ere Susa argitaletxearen bitartez, aurreko 'Hodeien adorea' bezala. «Hiru emakume kementsuri buruzko liburua da», esan du idazleak. Leinu bereko hiru emakume dira protagonista nagusiak, eta gertaleku printzipala Zarautz da. Batetik, Ireneren inguruko gorabeherak daude, 1930 eta 1940ko hamarkadetan kokatuak ; bestetik, Xexili dago, 50eko hamarkadan bizi dena, Francoren diktadurak sorgortutako familia batean hezitakoa, baina ahizpa gazteago bat daukana, Parisen ikasketak egindakoa. Eta hirugarren emakumea Olatz da, Txiki fusilatzekotan daudela panfletoak banatzen hasi den neska, preso hartzen dutena eta handik urtetara ETArekiko disidentzia agertzen duena.

Peña 1977an Bizkaian jaioa da, Sodupen, baina badira hamaika urte Zarautzen bizi dela, bertara ezkonduta. Eta liburuan zehar asko dira Zarauzko oihartzunak; adibidez, oso baliagarria izan zaio Amagoia Gurrutxagak Zarauzko 1936ko gerra zibilaz plazaratutako liburua.

Emakume batzuk dira liburuko ardatza. Hona Peñaren azalpena: «Intrahistoria berreskuratu nahi izan dut. Eta zergatik hiru protagonistak emakumeak diren, ni, berriz, gizonezkoa izanda? Nire erreferentzietako bat Svetlana Aleksievitx-en 'Gerrak ez du emakume aurpegirik' liburua izan da. Hark esan zuen gerrak beti gizonezkoen begietatik kontratu izan direla. 'Gizonezkoen hitzen gatibu gara eta nik isilduei eman nahi nien hitza', esan zuen errusiar hark. Gainera, nik bi birramama eta bi amama ezagutu nituen, denak emakume oso aktiboak. Liburuan emakumeei buruz mintzo naiz, eta gizonek ez egindakoez».

Hiru atal, hiru izen

Hiru atal ditu liburuak eta bakoitzak emakume protagonistaren izena darama. Ireneri buruzko kapituluan, klase ertaineko emakume baten bizimodua ageri da. Berak bakarrik hartu beharko ditu erabakiak, nahiz ezkonduta dagoen. 1936ko gerra garaian erretagoardiako bizimodua nolakoa izan zen ageri da bertan.

Xexiliri buruzko atalean, berriz, bi ahizparen arteko talka ageri da. Bata eroso bizi da frankismoko lege eta usadioen barruan, besteak Parisen egin ditu ikasketak, eta handik bueltan ikastolen aldeko mugimenduan murgiltzen da. Hirugarren protagonista nagusia Olatz da, Txiki fusilatu behar dutela eta panfletoak banatzen hasi den gaztea. Handik gutxira hilko dute herrian Txerrimutur, eta Olatz preso hartuko.

«Memoriaren transmisioa, justizia eta kulpa» omen dira liburuko gai nagusietako batzuk. «Transmisioari dagokionez, Olatzek, adibidez, ez daki bere aurrekoen ibilbide politikoa nolakoa izan zen», adierazi du idazleak. 'Gerrek ez dute emakume aurpegirik' liburuaz gain, Margaret Atwood-en 'Neskamearen ipuina' eta Primo Leviren 'Lurperatuak eta zapalduak' izan dira Peñaren beste erreferentzia batzuk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Leinu bereko «hiru emakume kementsuri» buruzko eleberria

Leinu bereko «hiru emakume kementsuri» buruzko eleberria