Laudion erabakiko dira finalaurrekoetarako txartelak
Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, Asier Otamendi eta Unai Anda finalaurrekorako txartel bila arituko dira
Iker Mendia
Ostirala, 9 otsaila 2024, 14:04
Igande honetan 17:30ean hasita 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena jokatuko da Laudioko Kasinoan. Oier Azkarragak jarritako gaiei kantuan erantzunez ariko dira Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, Asier Otamendi eta Unai Anda Sarrerak jada eskuragai daude bertsosarrerak webgunean.
Oholtzako bertsolarien mailaren adierazle da haien ibilbidea. Asier Otamendi Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen 2002, 2004, 2005 eta 2008an. Horretaz gain, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun izan dira Viñaspre (2002, 2003) eta Izar Mendiguren (2005); Otamendi bera San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun izan zen 1997-2001 tartean
Urtarrila amaieran igandean abiatu zen txapelketa eta saioan gailentzen denak finalaurrekoetara txartela lortuko du aurrez Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubietak lortu bezala. Lehena Izarrako Kultur Etxean izandako saioan nagusitu zen 259 punturekin eta bigarrena Oionen gailendu zen 261,5 puntu batuta. Gainerako hamar bertsolariek igande honetako final laurdena lehiatu arte itxaron beharko dute eta puntuazioaren araberako hurrenkeraren baitan osatuko da zerrenda. Aipatutako biez gain honela da sailkapena: Xabi Igoa eta Manex Agirre 259,5 punturekin, Aitor Ugarte eta Eli Zaldua 250 punturekin, Paula Amilburu 249,5 puntu, Ekaitz Samaniego 242,5 puntu, Maddi Agirre izan da 241,5ekin, Rikardo Gonzalez de Durana 234,5 punturekin, Danel Herrarte 238,5 puntu eta Orlando Arreitunandia 226 punturekin.
Txapelketa berezi -XVI. edizio honetan 40. urteurrena izango baita. Orain bi finalaurreko (Aramaion otsailaren 24an eta Dulantzin martxoaren 2an) eta martxoaren 16an Gasteizen lehiatuko den finala geratzen dira.