

Secciones
Servicios
Destacamos
Aberria defendatu eta mugen inguruan hausnartzera». Liderrak egindako deiari erantzunez Arizonako basamortu erdian Mexikoko mugan prest dira George [Jon Plazaola] eta Margaret [Aitziber Garmendia] trumpista porrokatuak «dike» izateko. Fusila eskuan, bandera soinean eta ideiak oso argi, behar duen bezala. Zoriontsu. Ordena naturala da. Ez dago zertan zalantza edo galderarik egin.
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
Konpainia: Txalo.
Lekua: Antzoki Zaharra (Donostia).
Edukiera: Ia betea.
Emanaldi gehiago: Larunbata 19:30ean eta igandea 19:00etan.
Parodia muturreraino eraman dute bi aktoreek, eta hala ere motz geratzen dira. Juan Carlos Rubioren testu originala bihurrituz, moldatze lanean Kepa Errastiren esku finari kasu eginez –Esteban Roelekin batera zuzendari–, planteamendua erakuste hutsagatik desmuntatzen da. Hain esajeratua non erabat sinesgarri den.
Dikeak, hala ere, pitzadurak ditu. Hasieran nabaritzen ez direnak, poliki-poliki tantak sartzeko modukoak direnak eta azkenean dena suntsitzeko modukoak. Margaretek botatzen dizkio Georgeri, baina baita publikoari ere. Baina inoiz ez da gehiegi, ondo neurtutako tentsioa baita. Isiltasun horiek sakontasun handia ematen diote antzezlanari, baita ito gabe. Txisteak, dantzatxoak, beste politikariek esandakoei egindako omenaldi edo keinuak –nabarmentzekoa Rajoyrena– flotagailu itzelak dira ikuslearentzat.
Barreak, algarak eta dena lehertzen duen zaplaztekoa. Obra beste dimentsio batera eramaten duena. Ia bi aktoreek oholtza gainean erakusten duten mailaren tamainakoa. Bikote egonkortua da, ez da inor harrituko duten konplizitateaz. Baina ederki heltzen diote elkarri, badirelako une zailak. Ikaragarria nola betetzen duten basamortua. Nabarmentzekoa Garmendiaren amaiera aldeko bakarrizketa. Bereziki txalotua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.