Borrar
Ramon Agirre eta Naiara Arnedo, 'Heisenberg' obraren protagonistak. Gorka Bravo
Irtenaldi, gaizki ulertu eta barre txikiz osaturiko komedia eroa

Irtenaldi, gaizki ulertu eta barre txikiz osaturiko komedia eroa

Tren geltokian direla garondoan emandako musuak abiatzen du 'Heisenberg' komedia, otsailaren 20tik 23ra Donostian izango dena

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 16 de febrero 2025, 01:00

Lehen eszenatik begi-bistakoa den «ukitu surrealista» batekin, Simon Stephensek testu originalari eman zion estilo «minimalista» obrako eremu guztietan errespetatuz eta egokitzapenean «komedia finaren» doinua mantenduz, Tanttakak 'Heisenberg' antzezlana euskaratu du. Abenduaren 3an estreinatu zen Arriagan Fernando Bernuésen zuzendaritzapean eta Ramon Agirre eta Naiara Arnedo protagonista izanik. Orain, lau egunez Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, otsailaren 20tik 23ra. Ohi bezala, 30 urtetik beherako gazteek deskontua izango dute.

Egilearen helburua gizakion arteko konexioa zein «ziurgabea eta komikoa» izan daitekeen erakustea izan zen. Abiapuntu modura, Londresko Saint Pancras geltokian Georgie Burnsek (Arnedo) gizonezko bat, Alex Priest (Agirre), hilda dagoen aitarekin nahastu eta «eroaldi absurdoan» musua emango dio garondoan. Horrelako irtenaldiak, «gaizki-ulertuak» eta gertakariak dira sei bat astez luzatzen den tramaren motorrak eta barrearen sortzaileak. «Barre egiten da pertsonaiak ezberdinak direlako», laburtzen dute.

  • Egilea: Simon Stephens.

  • Antzezleak: Ramon Agirre, Naiara Arnedo.

  • Konpainia: Tanttaka.

  • Zuzendaritza: Fernando Bernués.

  • Datak: Otsailak 20-23.

  • Non: Antzoki Zaharra.

Umore hori ez da ez fisikoa ez bakarrizketa edo esaldi zorrotzen bidez lortzen. «Obra samurra da eta irribarrea, gehienetan txikia, samurtasunetik, hunkiduratik, dator», dio Agirrek. Arnedok gehitu bezala, «ez da guk sortutakoa, sotila da, txokeen bidez ematen dena eta maiz espero ez duzun egoerengatik egiten duzu barre». Hori dela-eta, Arnedok azpimarratu bezala, «oso presente» egon behar dute biek ala biek, «bestela obra erortzen delako, eta publikoak hori nabaritzen du». Elkarrizketa aldetik presentzia handiagoa du Arnedok, bere pertsonaia «sekulako jarioa duen lurrikara» baita eta gehiago entzun behar du Agirrek, «oso modu aktiboan» azpimarratzen duen bezala.

Abiapuntua Londreseko metroa da eta une batean biak ohean daude, oso eszenatoki ezberdinak. Hala ere, «antzerkiaren ahalmen nagusia, handiena, ederrena» baliatuz, hau da, «gutxiago gehiago da», oholtzaratu dute dena. «Dekorazio minimoarekin», apenas bi aulki modu batera edo bestera jarriak eta jantziteria aldetik adorno edo elementu txikiekin «irudikatuz leku batean ala bestean gauden». «Hori da antzerkiaren polita», dio Agirrek.

Obra minimalista

Aurkezpen horrek pisu handiagoa ematen dio bi aktoreen interpretazioari, are gehiago mugimendu gutxi izanda oholtza gainean. «Zineko plano motza da, jendeari ahalik eta keinu gehien emanez», diote. Publikoari begira laugarren horma ez da sekula puskatzen, baina esandako astakeria edo gertatutakoagatik haien feedback-a oso presente dute. Eta Donostiako emanaldiei begira «obra bere lekuan» dagoela sentitzen dute. «Denbora izan genuen montatzeko eta Arriagako estreinaldira lasai heldu ginen, ondo helduta. Ordutik ez da askatu eta badaukagu ibilbide bat esateko eskuetatik ez zaigula joango», azaltzen du Agirrek.

Stephensek antzezlanari 'Heisenberg' izenburua jarri izana ez zen ausazko erabakia izan eta mekanika kuantikoko fenomenoaren oinarri bera du: «ustekabeak, sorpresak, ziurgabetasuna». Hala, obra komedia da, baina «beste generoetara mutatzeko aukera» hor da, besteak beste drama, thriller «edo ikusleari bururatzen» zaiona. Ez da spoilerra, ez baitu esan nahi hala izango denik, soilik sinopsia irakurrita irekitzen diren ateak «hor daudela». Pasatzen den edo ez jakiteko, Antzoki Zaharrera bertaratu beharko du interesa duenak. «Edozein tokitara lerratu daiteke, hori ere polita da», iritzi du Agirrek.

Hein batean, bi aktoreek uste dute Londresen kokatzea «lagungarria» dela istorioa sinesgarriagoa egiteko. «Donostia batean surrealistagoa da, Londresen izanda jendea onartzera irekiago egon daiteke», iritzi du Arnedok. Bat dator Agirre. «Gure auzoan gertatzeak esfortzu gehiago eskatzen du, exotismo hori ondo datorkio». Hala ere, biek argi uzten dute gaia «unibertsala» dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irtenaldi, gaizki ulertu eta barre txikiz osaturiko komedia eroa