Borrar
Laudioko saioko irudia.

Iñaki Viñaspre, nagusi Laudion

Hirugarren final laurdenaren ostean final erdietarako hamabi txartelak banatu dira

Iker Mendia

Astelehena, 12 otsaila 2024, 13:08

Comenta

Iñaki Viñaspre nagusitu zen igandean Laudion jokatutako 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa hirugarren eta azken final laurdenean 263 puntu lortuta, orain arteko lehienetako puntuazioa altuena. Harekin izan ziren oholtzan Asier Otamendi (251.5), Unai Anda (251), Izar Mendiguren (241.5), Martin Abarrategi (233.5) eta Felipe Zelaieta (214.5).

Saioan gailentzeaz gain Viñasprek finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortu zuen Laudion, aurrez Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubietak erdietsi bezala. Haiekin igaro dira hurrengo fasera puntuazioaren hurrenkeran Xabi Igoa eta Manex Agirre 259,5 punturekin, Asier Otamendi (251.5), Unai Anda (251), Aitor Ugarte eta Eli Zaldua (250), Paula Amilburu (249,5), Ekaitz Samaniego (242,5) eta Izar Mendiguren (241,5).

Aldiz, lehiatik kanpo geratu dira Maddi Agirre (241,5), Martin Abarrategi (233.5), Rikardo Gonzalez de Durana (234,5), Danel Herrarte (238,5), Orlando Arreitunandia (226) eta Felipe Zelaieta (214.5).

Laudioko saioarekin amaituko da urtarrila amaieran igandean abiatu zen 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen fasea. Aurtengoa edizio berezia izango da, XVI.a den honetan 40. urteurrena beteko baita. Aramaioko finalaurrekoaren ostean martxoaren 2an Dulantzin izango da bigarrena eta martxoaren 16an Gasteizen izango da finala.

Lehen finalerdia otsailaren 24an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean eta Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Unai Anda izango dira. Bigarrena astebete beranduago izango da, martxoaren 2an Dulantzin, eta kantuan Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Xabi Igoa arituko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Viñaspre, nagusi Laudion

Iñaki Viñaspre, nagusi Laudion