Borrar

Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Datozen hiru asteburuetan lehen fasea jokatuko da hiru saiotan

J. A.

Ostirala, 26 urtarrila 2024, 18:06

Comenta

Igande honetan Izarrako Kultur Etxean 17:30ean egingo den bertso-saioarekin hasiko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Edizio berezia izango da XVI. hau, 40 urte beteko baitira lehena jokatu zenetik. Sarrerak jada eskuragai daude bertsosarrerak webgunean.

Final laurdenean sei bertsolari ariko dira kantuan Olatz Santocildes Martinezek jarriko dituen gaiei erantzunda: Aitor Ugarte Eriz, Danel Herrarte Nafarrate, Ekaitz Samaniego Curiel, Eli Zaldua Barquin, Paula Amilburu Izargarai eta Peru Abarrategi Sarrionaindia.

Bertsozale Elkartetik azpimarratu bezala Ugarte Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen (2018 eta 2020), Herrarte eta Abarrategi 'Izenbakuek' taldearekin 2020ko Kuadrillartekoan nagusitu ziren, 2023an Samaniego eta Zalduak 'Katuko Muñoak' taldearekin egin bezala. Arabako Eskolarteko Txapelketan 2012an gailendu zen Amilburu eta 2013 eta 2014an Abarrategi.

Behin hasiera emanda, datozen hiru asteburuetan lehen fasea jokatuko da hiru saiotan, hiru herritan: Izarra, Oion eta Laudio izango dira Txapelketako lehen fasearen lekuko.

2022an egin zen XV. edizioan Peru Abarrategi bertsolariak jantzi zuen txapela finaleko buruz burukoan Manex Agirreri gailendu ostean. Lehen garaipena izan zen. Historikoan gehien dituena Asier Otamendi da bederatzirekin (1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005 eta 2008) eta ostean laurekin daude Zigor Enbeita (1993, 1994, 2003 eta 2006) eta Oihane Perea (2007, 2009, 2013 eta 2017).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa