Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Kamikaz Kolektiboa

'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanak data berriak ditu

Amancay Gaztañagak, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolak osatutako kolektiboak ikuskizunaren zortzi emanaldi eskainiko ditu urte amaiera arte

J. Agirre

Asteazkena, 31 abuztua 2022, 15:19

Comenta

'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanaren data berriak jakinarazi ditu Kamikaz Kolektiboak sare sozialen bitartez. Amancay Gaztañagak, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolak osatutako kolektiboak urte amaiera arte «momentuz» lotuak dituen zortzi emanaldien datak eta lekuak zabaldu ditu.

Egileek nabarmendu dutenez «antzezlan jostaria, propioa, umoretsua, beharrezkoa, ganberroa, apurtzailea» da eskaintzen dutena.

  • Irailak 25 Gazteszena (Donostia)

  • Urriak 7 Soraluze

  • Urriak 16 Pasaia

  • Azaroak 6 Orereta

  • Azaroak 11 Elgoibar

  • Azaroak 12 Mendaro

  • Azaroak 24 Azpeitia (eskolarra)

  • Abenduak 1 Irun

Obraren sinopsiak dioenez, «hiru emakume, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pasteltxoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa al da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?». Zehaztasun horien atzean dago 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obra.

Kamikaz Kolektiboa osatzen duten hiru artistak ibilbide desberdinetatik datozen hiru sortzaile dira eta webgunean nabarmentzen duten bezala «antzerkia zein generoaren hausnarketaren inguruan partekatzen ditugun hainbat ikuspegik batu gintuzten 2014an».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanak data berriak ditu

Kamikaz Kolektiboa: 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanak data berriak ditu