Borrar
2019ko finaleko irudia. Aurre-aurrean, jokoan zegoen txapela- bertsozale elkartea

Hilaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Eskolartekoaren finala Urnietan

Ekainerako eginda egongo dira lurraldeetako final guztiak, eta Euskal Herrikoari udazkenean ekingo zaio

Astelehena, 10 maiatza 2021, 16:06

Comenta

Euskal Herriko 14 eta 18 urte bitarteko gazteak hasi dira Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketaren baitan bertsotan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta laster hasiko dira Nafarroako eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoak, denen jomuga delarik udazkenean izango den Euskal Herrikoa.

Gipuzkoan apirilaren 23an hasi zen txapelketa eta, Araban eta Bizkaian bezala, finalak badu datarik: maiatzaren 28an izango da, Urnietan. Arabakoa hilaren 15ean izango da, eta 28an Bizkaikoa eta Nafarroakoa. Azken kasu horretan, saio bakarra egingo da, eta egun berean ospatuko da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Lapurdi, Baxenebarre eta Zuberoako saioak ekainean zehar egingo dira, eta finala, berriz, hilaren 26an egingo da Senperen.

Lurralde bakoitzean sailkatzen diren txapeldunordeekin eta txapeldunekin egingo da azkenik 2021eko Eskolartekoari amaiera emango dion Euskal Herriko Eskolartekoaren finala. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa; 33. urtea beteko du aurten. Gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu, eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.

Bi urteko saltoa egin du finalak, pandemiaren eraginez ez baitzen egin, nahiz eta lurraldeetakoak gauzatu ziren. Finalistek jendeaurrean oholtzaratzeko aukera izan zezaten, plazan ohikoak diren bertsolariekin saioak antolatu ziren Eskolatik Plazara ekimenaren bitartez. Gernika-Lumon, Iruñean eta Altzon egin ziren saioak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Eskolartekoaren finala Urnietan

Hilaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Eskolartekoaren finala Urnietan