

Secciones
Servicios
Destacamos
Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan kaleratutako azken hiru aleen aurkezpenean, 'Biziei ere omen', 'Jacques Prevert' eta 'Manuel Vazquez Montalban', aurreratu zuten urteurren eta ospakizun urtea izango zela. Batetik, 50. kaiera harrapatu zutelako; eta, bestetik, 2024an 10. urteurrena bete zelako. Urtean zehar egindako ospakizun, errezital eta ekitaldiei ostiral honetan, otsailak 21, Usurbilgo Sutegi Auditoriumean egingo den 'Heriotzak Eduardo du izena' emanaldia eta poesia-errezitaldia gehituko zaio, Susa argitaletxeak eta Formol Laborategiak elkarlanean sortua.
«Esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatikoaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz», aurreratu dute. Sarrerak jada salgai dira 8 euroko prezioan usurbilkultura.eus webgunean.
Munduko Poesia Kaierak bildumako poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa edota isiltasuna eta kantua bezalako dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaia) bat marraztuko da oholtzan, bideo-joko batean bezala. «Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina, Formolekoek lana serio hartu dute...», dio sinopsiak.
Ostean, otsailaren 26an Gasteizen du zita emanaldiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.