
Ver 30 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 30 fotos
Landakoko erakusmahaien artean du berea 1545 argitaletxeak eta Xabi Salaberriak nabari du, poliki-poliki, jendeak ezagutzen dituela. Lehen bi egun oso jendetsuen ostean, atzo zertxobait lasaiago zebiltzan. 2024ko hiru lan dituzte erakusgai, baita 2022ko 'Mare' edo iazko 'Nor' album-ilustratatua ere, aipatzen zuen jauziaren eragileetako bi. «Orain gerturatzen denak badaki zer nahi duen», dio.
Hiru liburuak, 'Migranteak', 'Ludwig eta errinozeroa' eta 'Puf', «hausnarketarako pizgarri moduan» ikusten ditu Salaberriak. Lehena mutua da, gaia haurrekin lantzeko egokia, ate asko irekitzen baititu; bigarrena Beñat Sarasolak proposatuta itzuli dute alemanetik eta hirugarrena Alaia Martinek ondu du. «'Ludwig eta errinozeroa' ez dago gaztelaniaz, Wittgensteinen ideiatik abiatzen da eta oso interesgarria iruditu zitzaigu», xehatzen zuen. Azoka osteana aurkeztuko dute. Zertxobait beranduago, martxoan eta etxean, aurkeztuko du Martinek 'Puf', «izenburutik beratik jolasa dena», onomatopeiak hainbat gauza esan baititzake. Lehen hiru egunetan harrera bereziki ona izan du eta oso pozik dira.
Noticia relacionada
Feedback horixe da Iratxe Etxebarriak gehien eskertzen duena Durangoko Azokatik. Bertan da Autoekoizleen Plazan (Goienkale 027) osasun mentala ardatz duen '7.300 miligramo eszitalopram' aurkezten. «Hemen egotea oso aukera ona da guretzat, egunerokoan zaila den hitz egiteko aukera hori dugulako, liburua ikusten da eta gertutasun hori dugu». Esperientziak esaten dio aurkezpenetara joateko ohitura ez dela oso zabaldua eta liburuaren ardatz den «autozaintza mezua» helarazten lagundu diola argi du. «Beste gaixotasunak bezala sendatzen dela azaldu nahi nuen, nire esperientziatik abiatuta. Dena ezin da botiken esku utzi, nik ateratzeko egin nituen pausoak kontatzen ditut», zioen.
Lan berririk gabe ziren besteak beste, Nøgen taldeko bost kideak edo Sara Azurza, Durangoren garrantziaz jakitun. Diskoa edo merchandising-a erosi zutenei postal modukoa oparitu zieten. Nøgenekoek Sagueseko kontzertuaren bideo berezi batera eman zuten sarrera, Azurzak 2025ean kaleratuko duen disko berriaren lehen bi kantuak entzutekoa. Spotifyn ere eskegita daude.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.