Borrar
Hirugarrenez jarraian txiki geratu zen Landako, berriro ere ilara luzeak eta ate itxierak utzita. Barruan, hori bai, eroso ibili ziren kulturazaleak, stand artean mugitzeko arazorik gabe.

Ver 30 fotos

Hirugarrenez jarraian txiki geratu zen Landako, berriro ere ilara luzeak eta ate itxierak utzita. Barruan, hori bai, eroso ibili ziren kulturazaleak, stand artean mugitzeko arazorik gabe. Félix Morquecho
59. Durangoko Azoka | 'Hartzea ematea DA!'

Kulturaren katebegiak ez du etenik

Hirugarrenez lepo bete zen Durango, ez soilik Landako, tarteka ateak itxita «segurtasuna eta erosotasuna» bermatzeko

Jon Agirre

Durango

Sábado, 7 de diciembre 2024, 11:24

Geratzeko etorri ote dira ilarak? Durangoko Azokaren 59. edizioak jendea mugitzeko gaitasuna duela bermatu zuen atzo, hirugarren egunez jarraian. Kulturazalea diziplinen araberako espazioetara ohitu zen bezala –zalantzarik bazen, erreferentzialtasuna berretsi dute–, badirudi edizio honetan behintzat ilaretara eta sarreretan ateak itxiak daudela dioten mezuetara ohituko direla bertaratzen direnak. Harritzekoa izango zen igande honetan antzeko irudiak ez ikustea. Despistatutik bada, 18:00etan itxiko dira ateak stand atzean direnek jasoketa errazago izan dezaten.

Beñat Gaztelurrutiak Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak antolakuntzaren sareetan zabaldutako esker mezuak ireki zuen eguna.

«Gaurko lehenengo mezua atzo etorri ziren bisitari guztientzako izatea nahiko genuke. Bihotz bihotzez eskertuta gaudela esateko. Dei egin genuen Durangora etortzeko, asko etorri zineten eta egoera ahal izan genuen moduan kudeatu genuen. Jakin badakigu askorentzat bisita ez zela izan erosoa, autobusetan gerturatzeko atzerapenak izan ziren, Landako gune barrura sartzeko ilarak egin behar izan zenuten. Badakigu datozen urteetarako zer eta non daukagun hobetua». Ildo horretan larunbat honetan etortzekoak direnei «pazientziaz eta umorez» bertaratzeko eskatu die eta Landakora sartzeko modua izango dutela azaldu du.

Eguraldi petralarekin, aterkia eskuan eta txamarra soinean, ez ziren gutxi ateak ireki aurretik jada inguruetan zirenak. Esker mezuak ez dira hor amaitu, Nestor Barrenetxeari egindako omenaldiak eman baitio hasiera egitarauari. Eta aitortzak jarraipena izango du Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai izango den erakusketarekin.

Liburu eta diskoak erakusmahaietan erreklamo handia izan dira pasa den bi egunetan, ilara luzeak utzita. Albisterako aurreko egunetako argazkiak erabil zitezkeen, irudia errepikatu baita. Eta ez soilik Landakon, 'Ene Kantak Dantzan' ikuskizunerako Landako kanpoan ezarritako karpa txiki geratu baita, hainbat haur gurasoen lepo gainean eserita edota karpa bera sostengatzeko harrien goian altura bilatuz; eta ez da atzean geratu Szenatokia, zenbait antzerkitarako bezala, esaterako Gehibat konpainiaren 'Hirurak telefonoari begira' obrako lehen emanaldiak hogei bat pertsona utzi behar izan ditu kanpoan. Ostiralean ere aurkezpen batzuetan edukiera bete zen, Irudienean esaterako, Gazte Eztandaren arrakastaren adierazle, eta hitzaldi zein mahai-inguruetan badabil jendea, antolakuntzak aipatutako Durangoren zentraltasun hori berretsiz.

Ostiralean izan ez zirenen galdera nagusia Landakon izandako ilarei buruzkoa zen. Hainbat erakusmahaitan nabarmendu dute antolakuntzaren erabakia zaila izan zela, baina era berean garrantzitsua esperientzia ona izateko, ibili ahal izateko eta liburu, disko edo merchandising produktuen artean saltseatu ahal izateko.

Barreak eta ilusioa

Izan ere, horrela lortu dira larunbat honetan ere artista eta sortzaileekin hitz egiteko uneak izatea, argazkiak atera eta disko edo liburuaz galdetu ahal izatekoa. Azpimarratzekoa musika taldeek duten tiroia -Izaro, ETS, ZETAK-, Landakora sartzeko ilara propioa baitute jada. Ez dira gutxi izan Landako barnean stand-era gerturatzean lehen gauza euren artista gustukoa bertan zen ala ez berretsi dutenak. Hor da? Bai? Ilarara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kulturaren katebegiak ez du etenik