Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
14. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa

Haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko lehiaketa

Elkar Fundazioak lanak entregatzeko epea apirilaren 27a arte luzatzea erabaki du gazteek Aste Santua ere probestu dezaten

DV

Asteazkena, 13 apirila 2022, 15:08

Comenta

Elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen duen ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren lanak entregatzeko epea apirilaren 27a arte luzatzea erabaki du. «Zuetako askok egindako eskaera jarraituz, lanak entregatzeko epea luzatzea erabaki dugu Aste Santuko oporrak aprobetxatu dezazuen zuen artista sena lantzeko!», azaldu du Elkarrek ohar batean.

2022ko ekimenari begira, hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera. Haur Hezkuntzako 4. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. maila arte Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatzitako 'Hiru lehoi' ipuina ilustratuko dute. Adin diferentzia nabarmena denez, hiru azpi atal egongo dira lehen deialdi honetan: A maila, HH 4 eta 5; B maila, LH 1 eta 2; eta C maila, LH 3 eta 4.

Bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurretatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara Alai Zubimendik egindako ilustrazioarekin euskaraz idatzitako ipuin bat osatuko dute beharko dute. Oinarrietan zehaztuta dagoenez ordenagailuz idatzia izan beharko da eta orrialde bakarrean. Gehiagotan aurkeztuz gero ez da onartuko. Kasu honetan ere bi kurtsok osatuko dute maila bakoitza: LH 5 eta 6, batetik; eta DBH 1 eta 2, bestetik.

Azkenik, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek atal bakarrean lehiatuko dira. Horretarako, euskal pertsonaia baten biografia edota bizitzaren pasarte bat oinarri izanda komiki ala bineta bilakatu beharko dute, A4 tamainako orrialde batean aurkeztuta.

2021ean 11.000 parte-hartzaile izan zituen, inoizko kopururik altuena

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango dira ere. Oinarri eta xehetasun guztiak lehiaketaren webgunean irakur daitezke. Iaz 11.000ko kopurua erdietsi zen, inoizko kopururik altuena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko lehiaketa

Haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko lehiaketa