

Secciones
Servicios
Destacamos
Gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea helburu duen 36. Gazteen Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian. Orotara 19 antzezlan izango dira azken urteetan bezala sei aretotan: Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Antzoki Zaharrrean, Gazteszenan (Egiako Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxean (Antigua), Intxaurrondo Kultur Etxean eta Kontadores gazte zentroan (Bidebieta). Emanaldi bakoitzerako sarreraren prezioa 3 euro izango da espazio guztietan.
2025ean ikusgai izango diren emanaldiak honakoak dira: junior kategorian 'Kattalin', 'Lisistrata', 'Éxtasis', 'Hautsitako ispilua', 'In memoriam', 'Denbora', 'Decameron II', 'Kokoteraino nago!', 'Hotzikara', 'Ekainak 30', 'Zergatik?' eta 'El teatro es un asco'; aldiz seniorrean 'En la Luna', 'Ya es la hora', 'Zirkua Senior', 'Avalendo', 'Izarrak buruan eta eseri munduan', 'Julieta ETA Romeo' eta 'El avaro'. Sarrerak eskura dira aretoen webgunetan zein obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan. Kontadores gazte zentroko emanaldietarako sarrerak antzezpen egunean bertan erosi ahal izango dira, bertako leihatilan.
Horiek baloratuko ditu Eider Villalba, Kimetz Etxabe eta Irati Muñozek osatutako antzezleek eta sari banaketa ekainaren 14an izango da Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleek antzezle edo publiko izateko aukera baitute emanaldietan. Era berean, gazteen artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, baita haien sortzaile gaitasuna ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.