Borrar
'Plazara!'

Gazteei bideratutako bertso zirkuitua martxan da

Bi helburu nagusi ditu: gazteen plazaratzean eragitea eta gazteen saretzea eta talde izaera indartzea

DV

Larunbata, 16 abendua 2023, 10:53

Comenta

Oraindik Nafarroako Bertsolaritza Txapelketaren finaleko oihartzuna buruan izanda heldu da Bizkaikoa. Eta hori gutxi balitz, olatua baliatu du Bertsozale Elkarteak 'Plazara!' bertso-zirkuitua iragartzeko, Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako ekimena. Antolatzaileek adierazi dutenez, helburu nagusi bi ditu proiektuak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

Proiektuan parte hartzeko izena eman beharko da (epea zabalik dago abenduaren 18ra arte) eta izen ematearen arabera antolatuko dira saioak. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak. «Izen-ematea itxi ostean, jakingo dugu zenbat bertsolari dauden prest ekimen honetan parte hartzeko eta zozketa bidez jarriko ditugu saioak, beti ere, eskualdeko bertsolari bat egongo dela bermatuz», adierazi dute antolakuntzatik.

Bertso-zirkuitua Bizkaiko eskualde ezberdinetatik pasatuko da, eta hilabetean, gutxienez, saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea. Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak. Beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena!

Galdetegi honetan idatzitako datuak zurekin harremanetan ipintzeko erabiliko dituzte. Izen-emate orria betetzeak ondorengoa esan gura du: baimena ematen diozula Bizkaiko Bertsozale Elkarteari, zure datuak Plazara! ekimenaren kudeaketan erabiltzeko eta saioen argazkietan eta bideoetan agertzeko.

Parte hartzaileen adin tartea 1998-2005 urte artean jaiotakoena izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteei bideratutako bertso zirkuitua martxan da

Gazteei bideratutako bertso zirkuitua martxan da