Borrar
Gazteak gerturatzeko helburua nota onarekin gaindituz itxi du Durangok 60. Azoka

Ver 50 fotos

Félix Morquecho

Gazteak gerturatzeko helburua nota onarekin gaindituz itxi du Durangok 60. Azoka

Guneetako arduradunek edizio «arrakastatsua» izan dutela nabarmendu dute, hainbat ekitaldi jendetsu izan direla eta, batik bat, gazteen «presentzia handia» izan dela

Jon Agirre

Durango

Astelehena, 8 abendua 2025, 18:20

Comenta

Euskarak eta euskal kulturak ez ditu erronka gutxi, baina azken boladan hainbatetan fokuan jarri den transmisioak asko arduratzen ditu eragile ugari. Horietako bat da Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartea eta, horregatik, badira zenbait urte belaunaldi berriak oso presente dituena. Bai haiei bideratutako programazioa eskainiz -Ikasle Goiza, Gazte Eztanda, emanaldi bereziak, iluntzeko programazioa-, gune propioak sortuz -haurrentzako Saguganbara izan zen lehena- eta, azkenik, ahotsa emanez, «dagokien tokia hartzera» deituz. Hala, berriki arratsaldeko 18:00etan Landakoren ateak itxiz sinbolikoki amaitu den 60. edizioak helburu guztiak aski nota altuarekin gainditu dituela esan daiteke. Analisi sakonagoak, emaitza kuantitatiboak, salmenta kopuruak jakiteko gehiago itxaron beharko da.

Gerediaga Elkartea pozik azaldu da 2025eko Azokarekin. Nagusiki, «euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu» dutela azpimarratuz. Eta, bigarrenik, zortzi guneetako arduradunek «arrakasta» hitza erabili dutelako euren balorazioetan. Hala, Azokak Durango hartzen duen egunetatik harago egitasmoak «euskal kulturan duen garrantzia» berretsi dela iritzi dute.

Igandean ezagutaraziko Siadecoren ikerketak lehen trazak eman zituen eta hartako datu eta emaitzek «hainbat uste baieztatu» zituzten bezala, «60. urteko ibilbidea borobildu duen edizio zoragarri honek, ikerketa horretan bertan kaleratutako ondorioak berretsi» dituela azpimarratu du Gerediagak. «Durango Azoka oso jendetsua izan da lau egunetan. Datu horiek agerian uzten dute Azokak bizi duen egoera osasuntsua. 60 urteren ostean, bizi-bizi dago eta ibilbide luzea izan arren, gaztetuta dagoela erantsi dezakegu». Besteak beste, bisitari «fidelen» %90ak urtero errepikatzen du txangoa, bisitarien bi heren 45 urtetik azpikoak direla. «Arnas luzeko eredu arrakastatsu baten aurrean gauden seinale».

Helburua hori lortze aldera, jada egitarauan erabat sendotuta dauden bi ekimen, Ikasle Goiza eta Gazte Eztanda, erabat funtsezkoak izan dira. Hainbat erakusmahaitan azpimarratu bezala, Durango 'Kulturaren Jaialdia' izateko «transmisio lan ikaragarria» egiten du lehenak. Hala, antolakuntzak emandako datuen arabera irekiera egunean 160 autobus bertaratu ziren. Haiei gehitu behar bestelako garraio-zerbitzu bidez heldu zirenak. «Kultur transmisioak duen balioa erakutsi zuen, baita hezkuntza zentroek 'Kulturaren Jaialdian' parte hartzeko duten nahia ere», dio Gerediagaren balorazioak. Ikastaroek parte-hartze «arrakastatsuak» izan zituzten eta, ostean, Landakon talde ugari ikusi ziren erakusmahai batetik bestera.

Hura osatzeko, ostiral iluntzean, larunbateko Gazte Eztandan zein igandean egitarau osagarria proposatu zuen Azokak eta lehen balorazioa ezin hobea izan. «Agerikoa da emaitza, gazteen presentzia handia izan baitzen egun osoan zehar». Nabarmentzekoa Lukiek eta Ezezez zein Mirua eta Naxker taldeen kontzertuetan, Sara Fantovaren 'Jone, batzuetan' filmaren proiekzioan, Jonkass-en 'DAM' edota Herenegun eta Burutik taldeen disko aurkezpenak bildutako jende kopurua.

Honen harira, Musika Eskolak maiz bete zituen prestatutako aulki guztiak eta Ahotseneako proposamena askok babestu zuten, agerraldian Gotzon Barandiaranek luzatu bezala «ezagutzen ez diren taldeak entzutera» bertaratuz.

Guneak, finko errotuta

Aipatuak ez dira emaitza ederrak lortu dituzten gune bakarrak. Aspaldian hartu zuen Gerediaga Elkarteak deslokalizazio edo Landako dependentzia murrizteko espazioak sortzeko erabakia eta aurten beste bi gehitu ditu, Bergabailua eta Atartea, «etorkizunera begirako apustu gisa», orotara zortzi eskainiz. Gainera, lehen aldiz, Talaia eta K@abia banatu dituzte.

Berbagailuak egun euskaraz ekoizten diren bideopodcastak hartu ditu, Azokan aurkezten zen nobedade baten bueltan grabatu direnak. Egunean hiru ekoitzi dituzte, zuzenean gozatu ahal izan direnak eta ikusgai direnak nahierara. Ez dira gutxi izan aulki falta izan dutenak.

Irudigileekin zen zorra kitatu eta «unibertso kulturalean» zen zulo hori betetzeko sortu da Atartea, ilustratzaileen etxea, eta balorazio orokorra «oso positiboa» izan da, bai antolakuntzarena zein protagonistena: erakusketak, iazko Sormen Bekaren emaitza den Irati Bazetaren 'Harien Isla' «etenik gabeko bisitari jarioarekin», hitzaldiak... «Datozen urteetan garapena izango du gune berri horrek», aurreratu du Gerediagak. Eta Landakon stand propioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteak gerturatzeko helburua nota onarekin gaindituz itxi du Durangok 60. Azoka