Borrar
Olaetxea, Vazquez, Ozaeta, Trenor eta Pelayo. MALEN OTXOA

«Engaiamendua eta ahalegina eskatzen dizkiogu entzuleari»

Aurtengo bigarren diskoa aurkeztuko du Pelax taldeak bihar Gazteszenan Iñaki Rifaterra, Nagore Legarreta eta Malen Otxoa artistekin batera

Juan G. Andrés

DONOSTIA.

Igandea, 1 abendua 2019, 08:52

Comenta

Maiatzean arrisku handia zekarren diskoa kaleratu zuen Pelax taldeak. Izenbururik gabeko lana zen eta bi kanta besterik ez zituen: bata A aldean eta bestea B aldean. Sei hilabete geroago, disko horren osagarria plazaratu berri dute, D eta E aldeekin, eta igandean laurak aurkeztuko dituzte Gazteszenan egingo duten artisautza jaian. Musikariek Iñaki Rifaterra eta Nagore Legarretaren argazki eta litografiez lagunduta jardungo dute eta Malen Otxoak egindako bisualekin biribilduko dute haien rock indartsua. Sarrerak agortu dira.

Lau aldeak Berako Atala estudioan grabatu dituzte, zuzenean eta modu analogikoan. Taldeak berak azaldu duenez, «hiperekoitziak dauden single-garaian, muturreraino konprimatutako baseen aldean, zuzeneko bortitz eta zehatza» hobetsi dute, «tranparik gabekoa».

  • Kartela Pelax. Lekua: Gazteszena (Egia Kultur Etxea, Donostia).

  • Lekua eta ordua Igandea (19.00).

  • Sarrerak Agortuta.

Berriz ere, rock progresiboaren ildoari eutsi diote Unai Pelayok eta haren taldekideek eta 20 minutuko bina kanta baino ez dituzte grabatu. Oraingoan, baina, D eta E aldeak ez dira entzun ahal izango ez Badok atarian, ez haien Bandcamp orrian: hauek soilik CD eta LP formatuetan izango dira eskuragarri. Zergatik? «Egun, asko kontsumitzen da irudi batekin lagunduta eta horrek eragiten du musika kontsumitzaileengan, azkenean ohitzen direla irudi batekin kontsumitzera. Ez gaude ohituta kanta bat ulertzeko garunari eragiteko, taldearekin eta bere proposamenekin engaiatzeko. Beraz, diskoa egiterako orduan badago oinarrizko kontzeptu bat: sentsibilitate artistikoa galtzen ari garela, hain zuzen ere. Engaiamendua eskatzen diogu entzuleari, ahalegina egin dezan», nabarmendu du Pelaxek.

«Artisauen gisa» lan egin dutela gaineratu dute Unai Pelayok (hitzak, gitarrak, ahotsak eta lauda), Andoni Olaetxeak (gitarrak), Iker Vazquezek (beteriak), Iñigo Ozaetak (baxua) eta Telmo Trenorrek (sampler eta sintetizadoreak D aldean).Lokalean inprobisazio saio luzeak egiten hasi eta ideia berriak topatzen joan ziren: «Musika elkarrekin entzuten genuen eta hori ere izan zen erabakigarria. Norabide musikal berean jarri gara eta erronka bezala planteatu genion geure buruari: gai al gara gustatzen zaigun 20 minutuko kanta bat konposatzeko?».

Euskararen egunaren harira, igandeko saioa abenduaren 3an errepikatuko dute Gazteszenan bertan Aitor Ikastolako eta Maria Reinako haurrek ere goza dezaten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Engaiamendua eta ahalegina eskatzen dizkiogu entzuleari»

«Engaiamendua eta ahalegina eskatzen dizkiogu entzuleari»