Borrar

Durangoko Azokan erakusle izateko izen-emate epea, zabalik

2025ekoa edizio «borobila» izatea nahi du Gerediaga Elkarteak, 60.a izango delako

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 2 iraila 2025, 08:05

Comenta

Iazko edizioaren azken egunean aurtengoaren datak iragarrita, 60. Durangoko Azokak ezarri zuen lehen harria. Abenduaren 5etik 8ra euskararen plaza bihurtzeko bigarrena argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleen presentzia da eta hartarako atea ireki berri du, bertan erakusmahaia jarri nahi dutenentzako izen-ematea martxan da irailaren 30era arte.

Nahi duen orok www.durangokoazoka.eus webguneko 'Erakusketaria' atalean egin beharko dute eskaera. Prozedura betetzean eta behin erregistratuta Durangoko Azokako antolatzaileek azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen informazio osoa helaraziko diete.

Ohi denez, aurrerago beste zenbait inskripzio jarriko dira martxan, besteak beste, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte hartzeko. Aurrerago emango da horren inguruko informazio zehatza.

2025ekoa edizio «borobila» izatea nahi du Gerediaga Elkarteak, 60.a izango delako. Hala, Landako Gunean urteko sortzaileen nobedadeak ikusgai izango dira, eta horiek jendaurrean aurkezteko ekitaldi ugari ere antolatuko dira gunez gune, azokatik haragoko ekitaldi anitza izango baita beste behin.

Elkartearentzat ere aldaketako urtea izango da, 22 urteren ostean Gotzon Gomezek (Durango, 1970) Nerea Mujika ordezkatuko baitu lehendakari karguan. Maiatza amaieran egindako biltzar nagusian hartu zen erabakia. Beste zortzi lagunekin batera osatuko du elkarteko zuzendaritza batzorde berria etaAsun Elorriaga izango da, era berean, lehendakariorde.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Durangoko Azokan erakusle izateko izen-emate epea, zabalik

Durangoko Azokan erakusle izateko izen-emate epea, zabalik