Borrar
Las diez noticias de la jornada
Nerea Mujika, artxiboko irudi batean. Maika Salguero
Gerediaga Elkartea

Gotzon Gomezek Nerea Mujika ordezkatuko du karguan

Aurrerantzean Gerediaga elkarteko lehendakaria izango da, azken 22 urteetan Mujika bezala

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 26 de mayo 2025, 15:31

Gotzon Gomez (Durango, 1970) izango da aurrerantzean Gerediaga elkarteko presidente berria, igandean Abadiñoko Gerediaga auzoko foru zelaian egindako urteroko biltzar nagusian hala onartu ostean. Azken 22 urteetan karguan izan den Nerea Mujika (Durango, 1960) ordezkatuko du eta beste zortzi lagunekin batera osatuko du elkarteko zuzendaritza batzorde berria, Gerediagak jakinarazi duenez. Asun Elorriaga izango da, era berean, lehendakariorde.

Bi hamarkadako ibilbidea laburbiltzen zuen bideo baten ondoren, Mujikak «hunkituta» hartu zuen hitza. «Pozik nago egin dugun lanarekin. 44 urterekin sartu nintzen lehendakari, elkartea eta bera ere desberdinak ziren garaian. Eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan elkartean lagun izan ditudan pertsonei Durangaldean ikasteko eta lan egiteko aukera emateagatik. Gerediaga Elkartearen ageriko aurpegia izan arren, oso pertsona talde zabala izan dut lagun», azpimarratu zuen. 2004an helduu zen kardura. Horretaz gain, 2021etik Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea da, baita honen onomastika batzordeko kide ere.

Gomezek Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen filologia eta, ondoren, 30 urte baino gehiago eman ditu euskara eta literatura irakasle Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxean. Azken zortzi urteetan Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da. Hain zuzen, Mujikak animatuta, unibertsitateko irakasle izan baitzuen

Bi urtean behin, zuzendaritza taldeko kideak berritzeko prozesua zabaltzen da, eta, 60. urteurrenarekin batera, zuzendaritza batzorde berria eratu da. Azken urteetako zuzendaritza batzordearekin alderatuta, bi lagunek euren kabuz utzi dute parte hartzea eta pertsona berri bat sartu da.

Azken 22 urteetan Gerediaga elkarteko lehandakari izan den Nerea Mujikak eta azken urteetan diruzaina izan den Belen Bengoetxeak elkarteko zuzendaritza uzteko erabakia hartu eta ez zuten berrizte prozesura euren burua aurkeztu. Batzordeko kide berri modura, berriz, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia izan zen pertsona bakarra.

Zehazki, batzar nagusian onartutako ordezkaritza karguak honako hauek dira: lehendakaria Gotzon Gomez Barrenetxea, lehandakariordea Asun Elorriaga Albizu, idazkaria Aingeru Mimentza Sanchez, diruzaina Gemma Telletxe Kortabarria, eta bokalak Karmele Etxanagusia Atutxa, Mikel Agirregabiria, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta, Olatz Plazaola Sopelana eta Oihana Azkorbebeitia Urizar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gotzon Gomezek Nerea Mujika ordezkatuko du karguan

Gotzon Gomezek Nerea Mujika ordezkatuko du karguan