Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Euskarazko 20 lan berritik gora aurkeztuko ditu aurten UPV/EHUk Durangoko Azokan

56. edizioko aurrez aurreko azokan zein online dendan egongo dira eskuragai

DV

Larunbata, 4 abendua 2021, 12:47

Comenta

Euskarazko produkzioak sustatzeko asmoz, beste urtebetez 20 argitalpeneko langa gaindituko du Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Durangoko Azokaren 56. edizioan, bai aurrez aurre zein online dendan ere. Lanak «ikasle-irakasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko jendearentzat» erakargarriak, «erreferentziazko ikerketa eta ikasliburu-teknikoek» eta dibulgaziokoak dira, batzuk sormenezkoak eta besteak itzulpenezkoak, Juncal Gutierrez Mangado Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak zehaztu duenez.

Koldo Zuazok Baigorri eta Ortzaizeko, Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko bi ibarretako, euskara aztertu du lurraldeko «euskara ezagutzera» emateko, gramatika eta hiztegiari buruzko bana. Hiztegiaren atala zabala bezain aberatsa da: 4.625 sarrerak, 934 azpisarrerak, 75 esamoldek eta 35 esaera eta esaera zaharrek osatua.

Horretaz gain, alor mordoetan argitaratuko dituzte lanak:

Medikuntzan M.ª Belén Martínez Cruz, Manuela Monleón, Yedra Carretero eta M.ª Teresa García-Baquerok idatzitako 'Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran' testuliburua itzuli da.

Giza zientzietan, Laurent Feller-en Nekazariak eta jaunak Erdi Aroan VIII. mendetik XV. era bitartean, testuliburua ekarri da euskarara.

Gizarte Zientzietan Alazne Aiestaran eta José Mari Pastorrenak 'Berrien idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko eskuliburua' izeneko eta UEUrekin elkarlanean egindako lana aurkeztuko dute eta beste bi itzulpen: Montserrat del Pozo idazlearen 'Askotariko adimenak martxan' eta María Paz Brozas Poloren 'Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak'.

Jesús Pérez, Terese Mendiguren, Koldobika Meso, Ainara Larrondo, Simón Peña, María Ganzabal eta Iñaki Lazkanok elebitan egindako 'EAEko kazetarien profil digitalak eta audientziekiko elkarrizketa' ikerketa lana.

Informazio guztia hemen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko 20 lan berritik gora aurkeztuko ditu aurten UPV/EHUk Durangoko Azokan

Euskarazko 20 lan berritik gora aurkeztuko ditu aurten UPV/EHUk Durangoko Azokan