Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketak 20 antzezlan izango ditu ekainak 16 arte

Sarreren prezioari dagokionez, hiru eurokoa izango da espazio guztietan

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 8 maiatza 2023, 16:17

Comenta

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren 34. edizioak 20 antzezlan eskainiko ditu hiriko sei agertokitan, maiatzaren 17tik ekainaren 16ra bitartean. Aurkeztutako proposamenetako 7 euskaraz izango dira eta 13 gaztelaniaz, taldeetako hiru laurden junior kategorian lehiatuko dira, 14-18 urte bitarte, eta gainerako bostak senior kategorian, 18-30 urte bitarte. Lan guztien artetik Maria Redondo, Miren Arrieta eta Asier Burguete aktore gazteek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu sariak eta aitortzak ekainaren 17an banatuko dira.

Hilabete iraungo duen ekimenean parte hartzaileek Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan, Lugaritzen, Kutxa Kultur Klubean eta Kontadoresen aurkeztuko dituzte euren lanak. 2023ko ekitaldian Kutxa Kultur Klubean ere izango dira Kutxa Kultur-en parte-hartzeari esker. Guztiak bideoz grabatuko ditu antolakuntzak eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango dio.

Aipatutako bi kategorietako bakoitzean obra onenari, talde artistiko onenari eta taularatze onenari emango zaizkio sariak. Gainera, sari osagarri moduan, kategoriako irabazle guztiek trebakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia eta talde guztiek izango dute dirulaguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko eta abarretarako gastuak ordaindu ahal izateko.

Topaketaren helburu nagusia gazteriaren eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da, antzezle edota publiko izateko aukera baitute emanaldietan. Era berean, gazteen artean kultur ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, baita haien sortzaile gaitasuna ere. Horrez gain, topaketaren bitartez, parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri eman nahi da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.

Sarreren prezioari dagokionez, hiru eurokoa izango da espazio guztietan. Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak maiatzaren 10etik aurrera erosi ahalko dira, Donostia Kulturaren webgunean (www.donostiakultura.eus) eta obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere; Kutxa Kultur Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak, berriz, egunean bertan erosi ahal izango dira tokiko leihatilan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketak 20 antzezlan izango ditu ekainak 16 arte

Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketak 20 antzezlan izango ditu ekainak 16 arte