Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ezkerretik eskuinera, Alaitz Aizpuru, Kote Camacho, Jon Zarate, Lorea Agirre, Asier Amondo eta Miren Rubio. MICHELENA

Dokumentala, lau liburu eta omenaldi bat 'Txillardegialdia' abiatzeko

Elkarrekin ekin diote Jakinek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantzaren ekarpen zenbakaitza bildu eta gizarteratzeari

Asteazkena, 6 otsaila 2019, 13:02

Comenta

Jean-Louis Davant euskaltzainak hitz bat asmatu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ren (Donostia, 1929-2012) jardun ugari, askotariko eta berritzailea definitzeko: poliaitzindaria. Beste bat sortu du Jakineko zuzendari Lorea Agirrek Txillardegiren inguruan bat egin duten ekimenen batuketak sorrarazi duen abagunea izendatzeko: 'Txillardegialdia'.

Donostian egin dute asteazken honetan agerraldia Txillardegiren ekarpen zenbakaitza bildu, aztertu eta gizarteratzeko ahaleginak batu dituzten hiru eragileen ordezkariek. UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Jon Zaratek, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek eta Korrikaren koordinatzaile Asier Amondok eman dute elkarlanaren emaitzen berri, eta haiekin izan dira Txillardegiren biografia idatzi duen Miren Rubio kazetaria zein pentsalari, hizkuntzalari, politikari eta ekintzaile donostiarrari buruzko dokumentala osatu duen Kote Camacho. Esker oneko adierazpenen arabera gaur aurkeztu diren ekimenetan parte-hartze eskuzabala izan duen familia ere bildu da ekitaldira.

Inoiz itzali ez den Txillardegiren inguruko jakin-minaren eta miresmenaren loraldi moduko honek lau osagai nagusi ditu: 'Batasunaren pentsalaria' biografia; 'Dabilen pentsamendua' bildumako aurreneko hiru aleak, Txillardegiren testuekin osatutako gaikako liburu ez oso luzeak; dokumentala eta datorren larunbatean, otsailak 9, Korrikak Txillardegiri Donostiako Musikenen eskainiko dion omenaldia.

Lau argitalpen eta dokumental bat

Apirilaren 4an Garesen hasiko den Korrikaren arduradunek aspalditxo iragarri zuten 21. edizioak Txillardegi omenduko zuela, besteak beste, gaur Asier Amondok nabarmendu duen bezala, «hiru aldiz egin zuelako 'klika' euskararen alde: erdalduna izatetik euskalduna izatera igarotzean; euskarari eta euskal literaturari modernitatea ekartzean, eta euskara batuaren aitetako bat izateagatik«.

Amondok gogoratu duenez, ordurako Txillardegiren testu denak digitalizatuta zeuzkan Jakinekin harremanetan jarri zirenean, esan zieten haren biografia prestatzen ari zirela, eta abian zituztela beste egitasmo batzuk. Txillardegi hogei urtez irakasle izan zuen Euskal Herriko Unibertsitateak ere pozik hartu zituen ekimen horiek guztiak eta, Jon Zarate errektoreordeak adierazi duenez, «sinergiak batu eta auzolanean hasi ginen». Lorea Agirrek ere proiektuaren alderdi hori nabarmendu du: «Sinergiak adierazten du lankidetza posible eta beharrezkoa dela». Txillardegik ere hori zuen gogoko, taldean aritzea baitzen, biografoaren arabera, bere lan egiteko era.

Lankidetzaren adibide zuzenenena 'Txillardegi batasunaren pentsalaria' biografia da, atzealdean Jakinen, EHUren eta AEKren logoak daramatzana, ekimen partekatuaren adierazgarri. Izan ere, liburu hori da Jakinek eta UPV/EHUk elkarlanean abiarazi duten 'Dabilen pentsamendua' bildumaren lehen alea. Lorea Agirrek azaldu duenez, XX. eta XXI. mendeko euskal pentsalari eta kulturgileen lana ezagutzera ematea da ekimenaren xedea. Elkar Fundazioak emandako saria eskuratu zuen proiektuak, laguntza horrek «erditzea erraztu» duelarik.

Asteazken honetan aurkeztu diren lau liburuen azalek Markos Ansorenaren erretratu bat dute oinarri.

Miren Rubio Iturria kazetari lesakarraren balentria, Txillardegiren ekarpen izugarria 125 orrialdetan jasotzea, ez da makala. Liburuak orrialde gehiago ditu, barne hartzen baititu Joxe Azurmendiren hitzaurre ederra, bibliografia zabala eta kronograma argigarria. Asmo dibulgatzailez idatzia dago, eta modu kronologikoan kontatzen du Txillardegiren bizitza, horren alde eta dimentsio guztiak txirikordatuz. «Normalean ertz bakar batetik heldu izan zaio Txillardegi. Ni saiatu naiz ikuspegi orokorra eskaintzen, pieza guztiak kokatzen hobeto ulertzeko eta pieza horiekin argazki oso bat egiten», adierazi du. Zailtasunak zailtasun, irakurlea harrapatzen duen liburua osatu du.

Beste hiru liburu ere heldu dira aurrenekoaren ondotik, Txillardegiren testu hautatuekin egindako gaikako antologia modukoak. 'Euskara batua' du gai nagusia lehenak, 'Nazio auzia' bigarrenak eta 'Hizkuntzaren filosofia' hirugarrenak. Jakinek digitalizatuta dauzkan ia 2.000 testuen artean egokienak hautatzeaz eta horiekin liburuak osatzeaz Txillardegiren ekarpena berariaz ikertu duen Alaitz Aizpuru arduratu da. Txillardegik beste arlo batzuetan egindako lanak hedatuko dituzten liburu gehiago helduko dira, eta beste hainbat pentsalari ere zain daude.

'Txillardegiren KLIKA' dokumentala osatzeko, berriz, 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho, eta pasarte horietan txertatu ditu Bernardo Atxagaren, Harkaitz Canoren, Xabier Mendigurenen edo Joxe Azurmendiren hitzak. «Desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioak» topatu dituztela esan du Txillardegi nahita isildua eta ezabatua izan dela ere iradoki duen Camachok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dokumentala, lau liburu eta omenaldi bat 'Txillardegialdia' abiatzeko

Dokumentala, lau liburu eta omenaldi bat 'Txillardegialdia' abiatzeko