Danel Goikolea bertsolaria zendu da
Lehen plaza 1980an egin zuen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta Almeneko bertso eskola aitzindariko ikasle izan zen
Danel Goikoelea bertsolari arrasatearra zendu da igande honetan, urtarrilak 16, 52 urte zituela. Goikolea Almeneko bertso eskola aitzindariko ikasleetako bat izan zen, Felix Iñurrategi, Jon Iñaki Isazelaia, Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua eta Jon Sarasuarekin batera, besteak beste. Hau Euskal Herriko lehen bertso-eskola izan zen.
Arrasaterra artista fina zen eta eskulanak oso gustukoak zituen, bere ibilbideak argi utzi duen bezala. Urteetan margogintzan aritu zen herriko zenbait kaletan horma irudiak egiten Kepa Altube 'Kopi' lagunarekin esaterako. Eskuzabaltasuna ere erakutsi zuen 2016an 'Rockomikiak binetak & doinuak' esposiziorako hainbat material lagata: kontzertuen kartelak, argazkiak, fanzineak, grabazioak, etab.
2017an Muralart elkarteko kide bezala mendian hildako mendizaleen oroimenez egindako 450 metroko murala pintatu zuen, 'Jan da lo' leloarekin batera. Goikoleak berak azaldu zuen lanbro artean galdutako mendizaleen bila ari zirenean botatzen zen buila zela. Sei eguneko lana izan zen hura, oraindik ikusgai dagoena ikastolaren eraikin eta Amaia zine bloke artean.
Lehen plaza 1980an
Bertsolari bezala lehen plaza 1980an egin zuen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, Donostian antolatu zen bertso saioan eta oholtzara azken aldiz 2022ko urtarrilaren 4an igo zen. Ekitaldi hartan, hain zuzen, bere maisu izan zen Xanti Iparragirreri eskaini zion azken bertso publikoa, Goienak jaso duen bezala. Hauek izan ziren kantatuak:
sasi guztien gainetik
Azken agurra gaur asteartea, urtarrilak 18, izango da Arrasateko Aldai parkean 18:00etan hasita