Euskal filmak' sailean 11 film lehiatuko dira
Maiatzaren 5ean hasi eta 13an amaitu da eta, orotara, 47 saio eskainiko ditu, horien artean Europa mailako hiru estreinaldi eta Estatu mailako beste lau
I. M.
Osteguna, 4 maiatza 2023, 14:20
Euskal zinemagileek zuzendutako 11 film labur lehiatuko dira Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 29. edizioko 'FANT laburrean. Euskal filmak' sailean. Maiatzaren 5ean hasi eta 13an amaitu da eta, orotara, 47 saio eskainiko ditu, horien artean Europa mailako hiru estreinaldi eta Estatu mailako beste lau.
Ostegun honetan aurkeztu dituzte hamaika filmak Azkuna Zentroan egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Justo Ezenarro FANTeko zuzendaria eta Nitya López ('Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran'), Nerea Torrijos ('Influencer'), Talia Hernando ('Ni a sol ni a sombra'), Laura Guerricaechevarria ('Holiday'), Aitzol Saratxaga ('Lanbroa'), Gaston Haag ('Superjodidos') eta Lle Godoy ('Encajada') zinemagileek.
Zazpi film horiek eta 'Alumbramiento' (Imanol Ortiz López), 'El fiestón' (Gorka Aginagalde eta Xabi Vitoria), 'Polita' (Eneko Muruzabal Elezcano) eta 'Toc' (Amaia San Sebastián) lehiatuko dira Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro), Euskal Film Labur Onenaren Saria (2.000 euro) eta Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko. Gainera, Interpretazio Onenaren Ohorezko Saria ere banatuko da horien artean.
'FANT laburrean. Euskal filmak' sailean parte hartuko duten film laburrak jaiadaldiaren irekiera galaren ondoren proiektatuko dira. Irekiera ekitaldia bihar 19:30ean hasiko da, ostiralean, Campos Eliseos antzokian, eta Alex Gerediagak zuzenduko du. Euskal film laburrak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin, dagokionaren arabera.