Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
IÑIGO ROYO

Alberto Rodríguezek eta Moriarti ekoiztetxeak itxiko dute 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloa

Apirilaren 13an eta maiatzaren 26an, hurrenez, hurren, izango dira Donostian

J. Agirre

Asteartea, 11 apirila 2023, 12:57

Comenta

Alberto Rodríguez eta Moriarti ekoiztetxea izango dira 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloaren azken bi saioetako protagonistak. Lehena apirilaren 13an izango da eta bigarrena maiatzaren 26an. Biak ala biak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian egingo dira, 19:00etan, sarrera librearekin toki guztiak bete arte.

'Zinemagileen arteko elkarrizketak' ekimena Koldo Mitxelena Kulturuneak, Z365 Donostia Zinemaldiaren urte osoko zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute zinemagilearen begirada bakarra deszentralizatzeko, proiektu bat osatzen duten lanbide tradizionalagoak ezagutarazteko eta, ondorioz, zinema modu kritiko batean ikusten eta irakurtzen ikasteko.

Bigarren denboraldiari amaiera emateko apirilean eta maiatzean saio bana antolatu dute. Lehenean Alberto Rodríguez eta Rafael Cobos izango dira, egungo zinema espainiarraren aliantza luze eta oparoenetako bat, apirilaren 13an. Bikoteak '7 vírgenes' (2005), 'Grupo 7' (2012), 'La isla mínima' (2014), 'El hombre de las mil caras' (2016) eta 'Modelo 77' (2022) filmetan egin dute lan elkarrekin.

Bigarrenean, maiatzaren 26an, aldiz, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileek plataforma baterako egin duten 'Balenciaga' telesailean baliatu duten lan eredu kooperatiboa azalduko dute. Aurretik, 'Loreak' (2014), 'Handia' (2017) eta 'La trinchera infinita' (2019) egin dituzte, denak ere Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatuak.

'Zinemagileen arteko elkarrizketak'

  • Apirilak 13: Alberto Rodríguez eta Rafael Cobos.

  • Maiatzak 26: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga; 'Balenciaga' telesaila.

Bigarren denboraldi honetan, besteak beste, Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi, Maider Fernández Iriarte, Albert Serra, Mikel Gurrea, Fernando Franco, Pilar Palomero, Alauda Ruiz de Azua eta Carlota Pereda zinemagileek parte hartu dute.

Hasiera batean Zinemagileen arteko elkarrizketak' ekimenaren bigarren denboraldiaren baitan hirugarren zita bat aurreikusia zegoen, maiatzaren 4an Belén Funes zuzendariaren eta Marçal Cebrián gidoilariaren arteko solasaldia hain zuzen ere. Baina bigarren film luzea prestatzen ari dira buru-belarri eta hurrengo urtera atzeratu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alberto Rodríguezek eta Moriarti ekoiztetxeak itxiko dute 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloa

Alberto Rodríguezek eta Moriarti ekoiztetxeak itxiko dute 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloa