Borrar

Bertso Eguna, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon

Sarrerak abenduaren 19an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian eta egun berean jakinaraziko dira xehetasun gehiago

I. Mendia

Larunbata, 25 azaroa 2023, 11:29

Comenta

Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren baimenarekin, bertsolaritzako egun handiak badu jada data 2024rako. Azken urteotan egindako bideari jarraituz, lurraldez aldatu eta Gernika-Lumon hartuko du lur urteko lehen hitzordu nagusienetakoak, Bertso Egunak, urtarrilaren 27an eta antolakuntzak aurreratu duenez «urte osoko plana» izango da.

Jardunaldia Laboral Kutxa, Gernika-Lumoko Udala eta Lilibertso bertso-eskolaren elkarlanarekin antolatuko da eta sarrerak abenduaren 19an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Egun berean jakinaraziko dira xehetasun gehiago.

Goizean lurralde ezberdinetako bertso-eskolekin bertso poteoa egingo da. Ondoren, bazkaria izango da Astran, eta haren segidan egingo da eguneko saio nagusia tokian bertan. Ondoren, festan jarraitu nahi duenak ere izango du aukera.

Bertsolari Egunetik Bertso Egunera

1968an hasi zen antolatzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasiera batean, Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera utzi eta bestelako itxura hartu zuen egunak; izena ere aldatu zitzaion, eta Bertso Eguna izatera pasa zen.

Donostian egin zen urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen den egitasmo ibiltaria da egun, Bertsozale Elkartearen oinarrizko helburuekin bat eginez: herrialde osoan eragitea. Pandemiak eraginda 2021ean eta 2022an data eta egiteko modua aldatu baziren ere, Bertso Egunak egin ahal izan genituen, eta aurten egun osoko plana antolatzeari ekin genion berriro ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso Eguna, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon

Bertso Eguna, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon