Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Azken egunean ere, jendez lepo Durango

Azken egunean ere, jendez lepo Durango

'Hartzea ematea DA!' lelopean antolatutako edizioak euskal kulturak erakarpen indarra duela bermatu du

Domingo, 8 de diciembre 2024, 12:37

Azken eguna izanagatik ez da ezberdin hasi goiza Durangon. Azokaren 59. edizioa itxiko du igandeak eta esaerak dioen bezala, 'atzoko lepotik, burua'. Lainoak nagusi, eguraldi petrala, aterki eta txamarrak gertu eta Landako beteta.

Hiru egun intentso izanagatik, programazioak ez du nekerik adierazten. Erakusmahaietan izango dira sortzaileak, gaurkoan 18:00ak arte, orduan itxiko baititu Landakok bere ateak stand atzean daudenen jasoketa errazteko. Era berean, ordura arte programazio oparoa aurkituko du kulturazaleak.

Ohi den bezala, liburu aurkezpenak 11:00etan hasiko dira eta 30 minutuko tarteetan literatura uztako hainbat lan izango dira Landakoren ezkerraldean kokatutako gunean. Alaitz Melgar izango da lehena amonaren bizitzari buruzko ikerketa ardatz duen 'Josefa neskame' liburuarekin eta errenkadan etorriko dira Maddi Sarasua 'Biharraren hegietan'-ekin, Susa 2024an itzulitako Munduko Poesia Kaierak bildumako lau aleekin (Anne Hebert, Giorgos Seferis, Manuel Vazquez Montalban, Jacques Prevert), argitaletxe berak errepikatuko du Ganbila bildumarekin jarraian; Pamielak hartuko dio lekukoa 'Mamuki'-rekin eta eguerdia harrapatuko da. Atsedentik gaba igoko da Alaia Martin 'Puf' album-ilustratuarekin. Arratsaldean, bestak beste, Asel Luzarragak eta John Anduezak lau eskutara idatzitako 'Azken portuko postdatak' izango dute mintzagai eta Ander Izagirrek idatzi eta Julen Gabiriak itzulitako 'Elkanoren herriari bueltaka' saiakera xehatuko diete biek erreleboka.

Horretaz gain, literatura atala osatuko dute Saguganbaran Denonartean argitaletxeak 'Lamiak eta emagina' mahaigaineratuko du eta Talaian Paul Urkijoren 'Irati. Filmaren artea' lanarekin

Bestelako diziplinek ere izango dute tartea, antzerkiak batik bat Szenatokian eta etxeko txikienentzako eskaintzak Saguganbaran. Ikus-entzunezkoak, nola ez, Landakotik gertu den Irudienean. Eskaintza ez da makala, Itoiz taldeari buruzko dokumentalak irekiko baitu goiza eta eguerdian EITBren 'Irabazi arte' seriea estreinatuko da.

60.a Azoka, buruan

Edizio oro da berezia, urtero arrazoi ezberdinengatik, eta antolakuntzak 59. hau baliatu du sortzaileen egoerari buruzko argazkia ahalik eta gehien eguneratzeko, etorkizunerako ere baliagarria izan dadin estrategiak diseinatzeko. Antolakuntzak identifikatu ditu zenbait erronka, esaterako Landakora sartzeko ilarak eta Beñat Gaztelurrutiak aurreratu zuen badakitela datozen urteetarako «zer eta non daukagun hobetua».

Eguerdi aldera helduko den balorazioan agian lehen pistak helduko dira, bestela 2025ean izango den 60. edizioa izango da erantzunak ematen hasteko lehena. Egutegiak baldintzatuta, ohi baino egun bat gutxiago izango du zitak eta, aurtengoak bezala, lau eguneko programazioa eskainiko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken egunean ere, jendez lepo Durango