

Secciones
Servicios
Destacamos
Irati' filma aipatuta arrakasta bezalako hitzak segidan datoz eta ez dira laudorio gutxi zerrenda osatzen dutenak. Mugarri izan zen euskal zinemagintzan –bost Goya izendapen eta publikoaren eta efektu berezi onenen saria Sitgesen– eta orain Paul Urkijo zuzendariak 'Irati Filmaren artea' liburuan hainbat xehetasun azaldu ditu, batik bat «alderdi grafikoaren esplikazioak» emanda, ez hainbeste «gidoiarena edo aktoreen zuzendaritzarena». Hala, sormen-prozesuko ehunka irudi eta argazki aurkituko ditu irakurleak, esaterako arte kontzeptualak, arte-diseinuak, jantzi-diseinuak, VFX, makillajea, errodajeko irudiak, pelikularen fotogramak, kartelak edo euskararen tratamendua, baina baita Urkijoren iruzkinak eta zuzendariarentzat erreferente izan direnak. Igande honetan aurkeztu du Durangoko Azokaren baitan Ahotsenean.
Filma amaitu ostean hasi zen liburuan pentsatzen, baina edukietako asko lehenagokoak dira, izan ere 'Errementari' edo 'Irati' bezalako pelikulak «altxatzeko» dosierrak egin behar direla nabarmendu zuen Urkijok eta, beraz, Arte Ederrak ikasita eta marrazkilaria izanda, arte kontzeptuala baliatu izan duela «euskal ipuinetan oinarritutako film bat egitea posible zela defendatzeko». Esan zuenez, liburuak duen formatu bereko dosierrak egiten zituen, laburragoak, «telebista, koekoizle eta laguntzetarako», izan ere «pelikulak begietatik sartzen dira eta soporte bisual horri esker konbentzitu nituen pelikulak ordaintzeko».
Hala, pelikula amaitzean material mordoa zuen esku artean eta fantasiako bestelako zuzendariek –Peter Jackson edo Guillermo del Toro aipatu zituen– kaleratutako liburuen oso zale izanda, «zergatik ez atera?» pentsatu zuen. «Jendearekin elkarbanatzeak merezi zuela ikusi nuen, nik edo kolaboratzaile izandako artista grafikoek egindako lana publikoak goza zezan». Gainera, pelikula osatzeko edo berrikusteko gida izan daitekeela iritzi zuen.
Edukien zerrenda oso luzea da eta aurkibideari kasu egiten ez dutenek hobe dute kontuan hartzea. Alex de la Iglesia zuzendariak egindako prologoaren ostean baitaude pelikularen kolore pantonetik hasita jantzien figuretara, borrokak egiteko prozesuekin noski. Atal hori «oso flipantea» suertatu zitzaion Xabier Mendiguren editoreari, nahiz eta Urkijok «zinean beti» egiten dela esan, «zinean dena delako gezurra». Batailaren diseinua xehatzen da, gudarostearen jantzi eta armak, aurrekontuaren mugak gainditzeko baliatutako teknika eta trukoak –plano luzeak saihestu hutsuneak ez ikusteko, gertuko planoekin indarkeria sentsazioa areagotu– edota erreportajea laguntzen duten irudietan ikus daitekeen bezala, pertsonaia bakoitzaren «garapen bisuala bozetotik jantziteriaren diseinura».
Xehetasunetan sartuta, berea duen pasioarekin, filmean Frankoak agertzen diren unetik bataila amaitu artekoa bost egunetan filmatu zela kontatu zuen eta bataila bera grabatzeko bi: bat jaitsiera, «quad» batetik grabatuz; bigarrena soilik borroka egiteko. «Plano sekuentzia faltsu bat da batailaren barnean, biolentziaren erdian».
Konfidentzietarako tartea ere egon zen, esaterako hasiera-hasieratik argi izan zuela Eneko Sagardoy izango zela Eneko Aritza, «aurpegi sendoa zuelako, eta nahiz eta argala izan banekielako proposatuta jarriko zela», edo Itziar Ituñok gorpuztuko zuela Mari. Iratiren kasuan, kasting-ak erabaki zuen. «Lehen frogan ikusi nuen bera zela».
Ikus-entzunezkoak kapa pila baititu eta filma «ikusi ahala gehiago» nabaritzen direla kontatu zuen Urkijok. «Halako panpina errusiar matrioxka bezalako filmak egitea gustatzen zait, elementu bisual sinboliko asko sartzea ikusleari zerbait gehiago ematen diolako, halako sakontasun bisual edo ikonografikoa. Imajinario kolektibo horretan txertatua dagoena». Horregatik, liburua gida modukoa izan daitekeenarena, aurrez eszena ikustean ez konturatutakoak azalarazi ditzakeelako.
Donostian egindako aurkezpenean jada aurreratu zuen Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak liburua pelikula ikusteko beste arrazoi bat izan daitekeela eta ez da harritzekoa izango atzo Durangoko Azokan egindakoaren ostean ikusle kopurua igotzea. «Liburua zuzentzea egokitu zitzaidan eta flipatu nuen, ez naiz zine fantastikoaren oso zalea, baina atzean nolako lana dagoen erakutsi zidan. Berehala joan nintzen ikustera eta ez nintzen damutu».
Ez da esku artean duen proiektu bakarra, urtarrilean hasiko baita sorgin-ehiza giroan kokatuta dagoen 'Gaua' filma grabatzen. Kattalin izeneko emakumeak protagonizatua, basoko iluntasunean sartuko da haren senarrarengandik ihesi. Han arropa garbitzen ari diren hiru emakumerekin topatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.