Borrar
Agirre, Apaolaza eta Hormaza antzezlanaren une batean. Iñigo Royo

Artea bezain komedia «atenporal eta unibertsala» dakar Txalo Konpainiak

Ramon Agirrek, Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak 'Artea' antzezlana aurkeztuko dute ostegunetik igandera Antzoki Zaharrean

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 11 iraila 2024, 08:09

Comenta

Artea unibertsala bada, zer esan adiskidetasuna eta lagunen arteko haserrealdiei buruz. Lehenaren aitzakian, umore klabean beste biak landuko dituzte irailaren 12tik 15era Ramon Agirrek, Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak 'Artea' (Txalo) antzezlanean. Sergiok (Agirre) koadro moderno bat erosi du, adiskideen sorpresarako, eta gainera dirutza handia ordainduta. Erakutsi bezain pronto argi geratzen da eta hala erakusten du Marcosek (Hormaza) lana gorroto duela eta kosta egiten zaiola sinistea hainbeste gustuko duenik. Haien artean kokatuko da maiz, horrek dakarren guztiarekin Ibon (Apaolaza), desadostasunean bitartekari. «Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta», aurreratzen dute. Hala ere, spoiler handirik egin gabe, obrak aurrera joan ahala koadroa ia bigarren maila batean geratuko da eta benetako arrazoiak zein diren azaleratuko da. Gehiago jakiteko aukera onena Antzoki Zaharrera (Donostia bertaratzea. Sarrerak oraindik eskura daude.

'Artea'

  • Datak: irailaren 12tik 15era.

  • Non: Antzoki Zaharra (Donostia).

  • Prezioa: 20 eta 26 euro artean.

  • Egilea: Yasmina Reza.

  • Zuzendaritza: Begoña Bilbao.

  • Aktoreak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza

Testu originala Yasmina Rezak idatzi zuen 1994an eta ordutik antzoki entzutetsuenetan oholtzaratu da. Euskal antzerkiaren zaleek aurrez ere ikusi ahal izan zuten 'Artea', hain zuzen Txalok produzituta hura ere eta taulan Agirre, Apaolaza eta Hormaza zirela. 2007an izan zen hura, Karlos Zabala zuzendari zutela, eta orduko oihartzunak oso presente izan dituzte. «Ia 20 urte oso harrera ona izan zuen eta Txalotik Xabier Agirrek proposamena egin zigun berriro ekartzeko», azaltzen du Agirrek. Julia Marinek egindako itzulpena da oinarria, urteak pasa izanaren ondorioz egin beharreko «moldaketa eta eguneraketa» txikiak salbu eta zuzendari Begoña Bilbao dute oraingoan.

«Rezaren obra adiskidetasunaren gaia eta hiru gizonezkoen, hiruko honen portaera oso gai unibertsala da. Duela 20 urte gertatzen zen eta hemendik 20 urtera gertatuko da, oso unibertsala eta atenporala da». Ez da egileari botatako laudorio bakarra. «Hiru profilak oso ondo diseinatu eta erretratatu zituen, oso ezberdinak dira eta hiruen arteko jokoa oso ona da. Biren arteko talka, tartean sartzen den hirugarrena. Eta zein ateratzen da jipoitua? Bakeak egitera sartzen dena», azaltzen du barre artean. Ildo horretan eskaintzen zaio ikusleari lehen amua, obrara sartzeko lehen atea. Izan ere, nork ez du eztabaidatu adiskide oso on batekin edota nor ez da sartu bi adiskide honen ika-mikan bitartekari lana egitera. «Beti gertatu da eta beti gertatuko da. Jendeak berehala identifikatuko ditu hiru pertsonaiak», laburtzen du Agirrek.

Bigarren amua komedia egiteko estiloa da. «Obra frantsesa da eta nabari da, pertsonaiak ez dira isiltzen», aurreratzen du aktore donostiarrak. Hori bai, barretik izateaz gain gordinetik eta «garratzetik» ere badu testuak. «Oso zorrotzak dira elkarrekin, krudelak izateko gaitasun eta ironiarako joera handia dute». Maiz esan ohi da konfiantza arriskutsua izan daitekeela eta hala da 'Artea'-n. «Kontuz ez bazabiltza lagunik handienari egiten edo egin diezaiokezu minik handiena eta alde horretatik oso benetakoa da, pertsonaien tripak erakusten dituena». Emozio festa hori, lehenik gora eta ostean behera, oso argi ikusiko du ikusleak, aktoreek 'neke' emozionala bizi baitute. «Agian fisikoki ez da exijentea, ez da maratoi bat, baina ez dago apenas atsedenik».

«Zuku gehiago»

Hiru aktoreak zein inguruan duten taldea elkar ezagutzeak kontua asko erraztu duela dio Agirrek eta, beraz, «montajea nahiko goxo» doala. «Gu oso ondo moldatzen gera, konfiantza asko daukagu bata bestearengan. Esango nuke urte batzuk gehiago pasa direla, guk eskarmentu gehiago daukagu aktore bezala baina baita pertsona bezala ere, garai hartan baino bizipen gehiago ditugu. Gazteagoak ginen. Eta horrek laguntzen du obra hobeto ulertzen, hiru pertsonaia hauen, hiru lagun hauen arteko gauzak eta harremana. Zuku gehiago atera dezakegu duela ia 20 urte baino».

Donostiarra izanda Antzoki Zaharra «plaza oso berezia» eta maitatua du eta hein batean eskertuta daude irailaren 12tik 15era Donostian izango den estreinaldiaren aurretik hiru emanaldi izango dituztelako. «Oso plaza inportantea da eta egokitu zaigu aurretik hiru emanaldi izatea eta hasierako urduritasun eta tentsioak lasaitze aldera proba egin dezakegu».

Produkzio gehiago bai, baina era berean emanaldi gutxiago

Ibilbide luze eta oparoa du Ramon Agirrek aktore bezala zineman, telebistako saioetan zein antzerkian. Azken honetan murgilduta, atzera begirada egiteko eskatuta argi du euskal antzerkian «bilakaera handia» izan duela eta hori sektorearentzat albiste oso ona dela. «Antzerkia euskaraz egiten duen belaunaldi bat baino gehiago elkartu da une berean eta era askotariko antzerkia egiten da, gauza ezberdinak. Horrek kalitatea asko du esparru askotan –aktoreak, zuzendariak...– eta konpainien eskarmentuak ere lagundu du». Eskutik doa, produkzio kopurua, azken urteotan gehiago sortzen baita edo beste hizkuntzetatik moldatu, baina dena ez da urre. «Aurrez ere galdetu digute 'Artea' 2007an egin genuenean baino hobe gauden eta hiruok ados gaude, emanaldi kopurua lehengoa baino txikiagoa dela».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Artea bezain komedia «atenporal eta unibertsala» dakar Txalo Konpainiak

Artea bezain komedia «atenporal eta unibertsala» dakar Txalo Konpainiak