Arditurriko meategian barrena bisita Mertxe Urteaga teknikari arkeologoarekin

Arditurriko meategian barrena bisita Mertxe Urteaga teknikari arkeologoarekin
Arditurriko Parketxea - Aiako Harria Parke Naturala

Arditurri Parketxean ikusgai egongo den Pirineotako Burdinaren Bidea erakusketaren irekierarekin batera bertako meategian barrena bisita gidatua antolatu da uztailaren 31ean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Uztailaren 31ean, asteazkena, Arditurri Parketxean ikusgai egongo den Pirineotako Burdinaren Bidea erakusketaren irekiera egunarekin bat eginez, Arditurriko meategian bisita berezia antolatu da, Mertxe Urteaga teknikari arkeologoaren eskutik.

Mertxe Urteagak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare historiko, artistiko eta artxiboaren zerbitzuan lan egiten du eta Gipuzkoako burdingintzaren nondik norakoak eta bitxikeriak ikasteko aukera izango da honakoa. Gainera, urte askotan Arditurri inguruko erromatar galerien indusketak bideratu ditu, beraz da meatzaritza sakonean ezagutzeko.

Burdinaren bidea proiektua

Garai batean, burdingintzaren jarduera ekonomikoa garrantzitsua izan zen Pirinioen bi aldeetan, eta oraindik ere horrela da hainbat tokitan. Azken urteetan, Okzitaniako, Andorrako, Kataluniako eta Euskal Herriko zenbait erakundek hainbat egitasmo bultzatu dituzte siderurgiak utzitako ondarea ezagutarazteko.

Elkartean parte hartzen duten kideak: Govern d'Andorra eta Comú d'Andorra; Akitania: Commmunauté de Pays de Nay; Katalunia: Museu de la Ciència y la Tècnica, Generalitat eta Gipuzkoa: GFA eta Beasaingo, Eibarko, Ormaiztegiko, Mutiloako eta Zeraingo udalak eta Lenbur Fundazioa dira.

2018an kideak elkartu zirenean, elkartean sartzeko irizpideak aztertzeaz gain, bertatik ezagutu zutenGipuzkoako burdinaren bidea eta horretarako Zeraingo Aizpea meategiak, Igartzako proiektua, Oiartzungo Arditurri meategiak, Aiako Agorregi burdinola, Eibarko armagintzaren museoa, Legazpiko burdinaren museoa eta Ormaiztegiko zubia bisitatuz.

Elkarteak Burdinaren bidea irudikatuz, 24 panelez osaturiko erakusketa ibiltaria antolatu du eta abuztuan Arditurriko Parketxean izango dugu ikusgai, ohiko ordutegian. Aukera paregabea da burdingintzaren industriak Euskal Herrian eta Pirineotako bi aldeetan utzi duen ondare aberatsaren aztarna ugari ezagutarazteko.

Egitaraua