Borrar
Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea

Ainhoa Uriene, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa zuzendaritzara batuko dira

Agurainen izandako Batzar Nagusian aho batez berretsi da erabakia

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 11 martxoa 2024

Comenta

Ainhoa Urienek, Onintza Enbeitak, Sustrai Colinak eta Xabi Igoak -taldean jarraituko du, aurrekoan ere kide izan baita- osatuko dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza talde berria, Batzar Nagusiak hala bozkatu eta onetsi ostean. Lehendakaritza talde berria Bertsozale Elkarteak gaur arte izan duen zuzendaritzara batuko da -Beñat Gaztelumendi, Gontzal Agote, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe- eta sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariekin batera partekatuko dute Bertsozale Elkartearen gidaritza

Igande honetan izan zen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia Aguraingo udaletxeko pleno aretoan hainbat bazkideren presentziarekin. Lerroburu nagusiaz gain, hau da, zuzendaritza aldaketako, bilkurak bestelako erabakiak ere utzi zituen, batik bat erabakigune nagusietan partaideen erreleboa eta funtzionamendua berritzeko lanean ari direla, elkarteko koordinaziotik adierazi duten bezala.

Horrez gain, elkarteak bere lan ildo nagusien irakurketa ere egin zuen, hala nola 2023ko kontuak eta 2024ko egitasmoa elkarteko sail eta herrialde bakoitzean. Oharrak nabarmentzen duen bezala berrikuntza horiek guztiak elkarteak 2018an zehaztutako gogoeta estrategikoaren parte dira. «Egun prozesu horren erdian gaude, 12 urterako zehaztu baikenuen. Orduan zehaztutako helburuekin jarraitzeko asmoa dugu aurten ere», oroitu dute.

Horrela, transmisioaren egungo irakurketa egin dute eta bertso-eskoletan eta beraientzako materialean jarri dute begia. Hedapen lanek berebiziko garrantzia hartu dute, eta Hitzetik Hortzerak inoizko audientzia daturik altuenak izan ditu. Ikerkuntza da beste oinarri sendoetako bat: jakinarazi dute bertsolariei buruzko ikerketa jarriko dutela martxan, gaur egungo bertsolaria nolakoa den jakiteko. Bertsolarien ikerketaz harago, plazarena ere egin dute, bertsolarien lan-baldintzak hobetzea helburu. Eta dokumentazio aldetik, Bertso saioen agenda eta grabazioen zirkuitua berrantolatu dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ainhoa Uriene, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa zuzendaritzara batuko dira

Ainhoa Uriene, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa zuzendaritzara batuko dira