Borrar
Ainhoa Ontsalo eta Maider Arregiren izenean haien hurbilekoek jaso zituzten sariak. Bertan izan ziren Agustin Mendizabal eta Iker Narbona. xdz

«Ahozko kultur sorkuntzaren ikerketa sustatzeko» deialdiak eman ditu berriro fruituak

Agustin Mendizabalen eta Maider Arregiren ikerketa proiektuek eta Ainhoa Ontsaloren eta Iker Narbonaren gradu amaierako lanek eskuratu dituzte Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitutako sariak

Larunbata, 27 azaroa 2021, 12:44

Comenta

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitutako GRAL (Gradu Amaierako Lan) eta ikerketa proiektu sarietara aurkeztu ziren 13 lan eta proiektuetatik, lau saritu dituzte. Antolatzaileen hitzetan, «ahozko kultur sorkuntzaren ikerketa sustatzeko deialdiek emaitza ederrak izan dituzte».

GRAL sariei dagokienez, Ainhoa Ontsalo Sagastumeren 'Ez da kasualitatea bertso saio musikatu feministak: publikoa aztergai' gradu amaierako lanak eskuratu du bat, eta Iker Narbona Beitiaren 'Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen didaktikoa' lanak bestea. Bakoitzak 500 euroko saria jaso du burututako gradu amaierako lanengatik.

Bi ikerketa proiektu sari ere banatu dira aste honetan egindako ekitaldian. Hasiera batean bakarra ematekotan baziren ere, ikerketa proiektuen maila ikusita, bi esleitu dira. Bata Agustin Mendizabal Iturriaren 'Xabier Leteren prosodia musikalaren alderdi batzuk' proposamenarentzat izan da, eta bestea, Maider Arregi Markuletaren 'Bollerak Bertsolaritzan: diskurtsoak, praktikak eta eraldaketa sozialerako proposamenak' proiektuarentzat. Urtebeteko epea izango dute bi ikertzaileek 2.000 euroko sariarekin lana garatzeko.

Sari banaketan, Laboa Katedrako Pio Perezek epaimahairen ebazpena arrazoitzeko lanaren inguruko zenbait ezaugarri nabarmendu zituen, eta Mendizabalen eta Narbonaren kasuan, egileek beraiek lanaren zenbait azalpen eman zituzten; Arregik eta Ontsalok ezin joanda, haien izenean jaso zituzten sariak haien hurbilekoek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Ahozko kultur sorkuntzaren ikerketa sustatzeko» deialdiak eman ditu berriro fruituak

«Ahozko kultur sorkuntzaren ikerketa sustatzeko» deialdiak eman ditu berriro fruituak