
Zumaia
Zurrunka Taldearen 'Gure kanoa' ikuskizuna eskainiko da igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zurrunka Taldearen 'Gure kanoa' ikuskizuna eskainiko da igandeanHaurrentzako 'Gure kanoa' txontxongilo ikuskizuna eskainiko du Zurrunka Teatro taldeak igande honetan, hilaren 2an, 12:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Josu Camarak zuzenduta, eta Camara berak, Eñaut Gorbeak eta Odei Arregik gidoituta eta sortuta, eta Pascal Dionek musikatuta, 'Gure kanoa' publiko guztientzako txotxongilo ikuskizuna da (4 urtetik gorakoentzat gomendatuta).
'Gure Kanoa', Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa da. «'Arrainen Etxean' arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez», aurreratzen du obraren sinopsiak.
Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango dituzte gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.
Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango ditu ikusleak.
Sarrerak turismo bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean eskuratu daitezke, 4,25 euroren truke. Sarrerarik geratuz gero, Aita Mariko leihatilan ere erosi ahal izango dira emanaldiaren aurretik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.