Zumaia
Zumaiako emakumezkoen trainerua bosgarren izan da Kontxako BanderanZortzigarren izan zen bigarren jardunaldian 11:33.24ko denborarekin
S. U.
ZUMAIA.
Astelehena, 15 iraila 2025, 20:12
Zumaiako emakumezkoen trainerua bosgarren izan da Kontxako Banderan. Ez zen ezustekorik izan igandean eta Arraun Lagunakek eskuratu zuen 2025eko bandera. Bigarren postua Tolosaldearentzat izan da, hirugarrena Oriorentzat; Donostiarra, Zumaia, Astillero, Hibaika eta Hondarribia sailkatu ziren ondoren.
Zumaiako traineruak ohorezko txandan egin zuen arraun, Kontxako lehen jardunaldian lortutako laugarren postuari esker (10:45.10). Hala ere, bigarren jardunaldia ez zen espero bezala atera eta zortzigarren bukatu zuen 11:33.24ko denborarekin, irabazlearengandik 31 segundora. Azken sailkapenean, zumaiarrak bosgarren sailkatu ziren (22:18.34 denborarekin).