Borrar
Iazko Olarro Eguneko postua. SARA UTRERA

Zumaia

Zabalik Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea

Irailaren 2a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera: aurrez aurre udaletxean zein Alondegian, edo egoitza elektronikoaren bidez

Astelehena, 18 abuztua 2025, 20:05

Comenta

Olagarroa, gastronomia eta itsas munduaren festa izango da Zumaian irailaren 20an. Olagarro-brotxetak dastatzeko aukera izango da txosnetan, herri bazkaria izango da eguerdian, eta egun osoan zehar musika, dantza eta festa giroa izango dira nagusi. Gainera, itas munduarekin lotutako azoka ere izango dugu herrian.

Azokan parte hartu ahal izango dute itsasoko bizitzarekin, elikagaiekin edota produktuekin zerikusia duten postuak jartzen dituztenek. Eskabidea eta postuari buruzko informazioa (argazkiekin batera, dokumentu bakarrean) aurkeztu beharko dira.

Interesdunek irailaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera: aurrez aurre udaletxean (astelehenetik ostiralera 08:00-14:00) zein Alondegian (astelehenetik ostiralera 09:30-14:00), edo egoitza elektronikoaren bidez.

Postuen aukeraketa irailaren 9rako egingo da, eta erantzuna e-mail bidez bidaliko da.

Bestalde, bihar, hilak 20, txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko izena emateko azken eguna da. Interesa duten herriko elkarteek turismo bulegoan eman beharko dute izena, 943 14 33 96 telefono zenbakira deituz edota turismoa@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatziz. Beranduago, talde guztiekin bilera egingo da, eta orduan egingo da lan banaketaren zozketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea

Zabalik Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea