Zumaia
Itxas-Gain nagusi Espainiako Maratoi Laburreko Master TxapelketanZumaiako piraguismo klubak hainbat domina ekarri zituen Zaragozatik
Sara Utrera
zumaia.
Asteazkena, 27 abuztua 2025, 20:48
Mequinenzan (Zaragoza) jokatu den Maratoi Laburreko Espainiako Master Txapelketa irabazi du Itxas-Gainek. 15 autonomia-erkidegotako 28 piraguismo klubetako 200 ontzik baino gehiagok hartu zuten parte Espainiako Piraguismo Federazioak (RFEP), Aragoiko Piraguismo Federazioak (FAP) eta Mequinenzako Udalak antolatutako hitzorduan, Maratoi laburrean eta sprint master proban parte hartuz. Maratoi Laburrean, Itxas-Gain klubak taldekako garaipena lortu zuen 147 punturekin, Sícoris Club bigarren sailkatuarengandik bi puntura (145). Zumaiako klubak hainbat domina ekarri zituen Zaragozatik, bi mo- dalitateetan.
Sprintean, Maite Etxabe nagusitu zen bi probatan: Beterano Mixto K2 Eñaut Aizpuruarekin eta K1ean Emakume Beteranoen 45-49 mailan. Iñigo Loisek urrea lortu zuen K1ean Beterano 35-39mailan eta Iñaki Fernandez bigarren izan zen maila horretan eta bigarren K2-n Oier Aizpuruarekin batera; Aizpuruak, gainera, hirugarren postua lortu zuen 45-49 K1-en. Maratoi laburrean Iñaki Fernanezek eta Maite Etxabek urrea lortu zuten, Iñigo Loisek eta Oier Aizpuruak zilarrezko domina, eta Eñaut Aizpuruak bosgarren amaitu zuen bere kategorian.
Emaitza hauekin, Itxas-Gainek Maratoi Motzean kluben arteko Espainiako titulua eskuratu zuen eta Sprintean laugarren postua lortu zuen.