Borrar

Zumaia

Gaur Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea itxiko da

S. U.

Zumaia.

Asteartea, 16 iraila 2025, 20:26

Comenta

Gaur amaituko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea. Lehiaketaren XVII. edizioa hilaren 20an jokatuko da, Olarro Eguneko egitarauaren barruan.

Parte hartu nahi duten taldeek Lubaki kiroldegian eman beharko dute izena. Taldeak lau kidekoak izango dira, eta horietatik gutxienez bi zumaiarrak izan beharko dira bandera irabazteko.

Talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta haren telefono zenbakia eman beharko du derrigorrez. Irabazleek bandera eta Geoparkeak eskainitako bisita gidatua jasoko dituzte; gainera, emakumeen partaidetza saritzeko bandera berezia banatuko da, eta parte-hartzaile guztien artean bisita gidatu baten zozketa egingo da.

Apuntatzeko nahitaezkoa da izen-emate orria betetzea, eta behin izena emanda, parte-hartzeko konpromisoa hartzen da.

Turismo bulegoan

Parte-hartzaileen gutxieneko adina 13 urtekoa da (2025eko abenduaren 31n duten adina kontuan hartuta). Bestalde, hilaren 19ra bitartean Lasuna txalupa erabiltzeko aukera dago.

Horretarako, turismo bulegoan, 943 14 33 96 telefono zenbakian edo www.zumaia. eus webgunean egin daiteke eskaera, betiere izena eman ondoren.

Izena eman nahi dutenek Udalaren web orrian aurki ditzakete lehiaketan izena emateko orria, batela erabiltzeko arauak edota entrenamenduen ordutegiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea itxiko da