Borrar
Aratz Unanue, bigarren.

Zumaia

Aratz Unanue bigarren izan da Oñatin eta Beñat Sainz laugarren Liernin

S. U.

zumaia.

Ostirala, 12 iraila 2025, 20:46

Comenta

Oñatin eta Liernin izan dituzte lasterketak eta bietan protagonista izan dira Artza Unanue eta Beñat Sainz. Bi lasterketak oso menditsuak izan dira. Oñatin lehen 30 kilometro lauen ondoren, Usaba, Aztiri, Lierni, Atagoiti, Udana eta Arregiko gainak igo behar izan zituzten bata bestearen atzetik. Udana ondoren, eta Sainz eta Unanueren lanari esker, ihesaldian bertan behera utzi ondoren beste ihesaldi bat antolatu zen, non Beñat Sainz sartu zen. «Azken igoera aurretik harrapatu zituzten atzetik zetorren taldetxo batek, hor zen Aratz Unanue eta Arregiko aldapa tentean hiru txirrindulari gelditu ziren buruan eta hauek jokatu zuten garaipenerako esprinta», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Aratz Unanue bigarren sailkatu zen, Beñat Sainz 10.; eta kadeteak izan arren, Unai Egaña 38. Lasterketa 46 txirrindularik bakarrik bukatu zuten, parte-hartzaileen erdiak.

Biharamunean, Lierniko lasterketa izan zuten. «Karrera hau laburra da, 55 kilometro ditu, baina menditsuak: Lierni, Minas, Lierni, Zerain, Lierni igotzen dira lehen sektorean, eta horko 40 lehenek ondoren Seguratik Liernirako igoera jokatzen dute erlojuaren aurka».

Bi lasterketetan erakustaldia eman zuen Eñaut Urkaregik. «Lehen sektorean Beñat Sainz laugarren sailkatu zen, eta bosgarren zihoala Aratz Unanuek erorikoak izan zuen; hala ere, lasterketa bukatu zuen baina aukerarik gabe», azaldu du Iribarrek. Nabarmentzekoa da Unai Egañak egindako proba: lehen sektorean 28. bukatu zuen eta erraz sailkatu kronorako. Kronoan Beñat Sainz hirugarren postuan sailkatu zen eta Unai Egaña 36. Bi lasterketetako denborak batuta Beñat Sainz laugarrena izan zen eta Unai Egaña 30. «Kadetea da Egaña eta detaile politak erakutsi ditu etorkizunerako juniorrekin korritutako lasterketetan».

Bihar Zarautzen izango dute lasterketa. Zarautz, Zumaia, Meaga (Mia) Zarautz zirkuituari lau itzuli eman beharko dizkiote.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aratz Unanue bigarren izan da Oñatin eta Beñat Sainz laugarren Liernin

Aratz Unanue bigarren izan da Oñatin eta Beñat Sainz laugarren Liernin