Borrar
Egitarau oparoa antolatu dute asteburu honetarako Arroa Behea auzoan. NAIARA
Zestoa

Gaurtik hasita festa nagusia izango da Arroa Behean igandera arte

Goizetik hasita, egitarau oparoa prestatu dute Arroabean Karmengo jaiei begira

AINARA MARTÍN

Ostirala, 15 uztaila 2022, 00:03

Comenta

Gaur goizetik hasita, egitarau oparoa prestatu dute Arroabean Karmengo jaiei begira. 10:00etan umeentzako jolasekin hasiko dute eguna; 12:00etan, berriz, jubilatuen meza eta 12:30ean jubilatuen pala txapelketa. Amaitzean, bazkaria jubilatu eta haurrentzat. Bazkaldu ostean, trikitilariak. Arratsaldeko 17:00etan txokolatada eta gaztetxoen pala txapelketa. 19:00etan berriz, pala txapelketako finala. Eguna borobiltzeko 21:00etan herri afaria eta 23:00etan hasita Iratzar erromeria eta DJ Balber.

Larunbatean goizeko 6:00etan goiztiarrenentzat karroza. 11:00etan paella lehiaketaren hasiera eta Sanz puzgarriak. Eguerdiko 12:00etan meza eta 14:30ean kuadrilen bazkaria. Ondoren, 17:30ean hasita kuadrilen arteko jolasak zezenekin. Arratsaldeko 19:00etan Gotx elektrotxaranga eta gauean 23:00etan Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull.

Igandean emango diete amaiera Karmenei. Goizeko 10:30ean Lopeneren abereak eta 12:30ean Arroako dantza taldearen ikuskizuna. Arratsaldean 17:00etan bingoa eta 18:00etan bertso saioa Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldiarekin. Amaitzean sagardo dastaketa eta afalostean Izer eta Alabier.

Sentsibilizazio kanpaina

Indarkeria matxistarik gabeko festak aldarrikatuz, Udalak indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina jarri zuen abian maiatzean Santakutz jaien harira, datozen asteetan ospatuko diren festetan jarraipena emango zaio kanpaina honi. Zestoako udal eraikinetan (kiroldegia, liburutegia eta anbulategia) triptiko informatiboak eskuragarri jarriz eta baita larrialdietarako telefonoen txartelak ere.

Gaur emango zaie hasiera Arroa Behean Karmenei eta bertan gerta daitezkeen erasoei eta indarkeria matxistari aurre egiteko asmoz, Brigada Morea sortu dute auzotarrek Udalaren laguntzarekin batera. Besoko more bat jantziko dute brigadako kideek eta herritarrek aukera izango dute besteak beste autobus geltokira joateko laguntza eskatzeko, eraso baten berri emateko, etab. Era berean, gune seguruak ere identifikatu dituzte (txosnak eta tabernak).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaurtik hasita festa nagusia izango da Arroa Behean igandera arte

Zestoa: Gaurtik hasita festa nagusia izango da Arroa Behean igandera arte