Udalaren adierazpenak grebalaiek mahai negoziatzailea utzi izanaren inguruan
AINARA MARTÍN
Asteazkena, 3 abuztua 2022, 00:01
Zestoako udal gobernuak, grebalariek mahai negoziatzailea utzi izanaren inguruan hainbat adierazpen egin ditu ohar baten bitartez.Udalak harridura adierazi du egoraren aurrean, «Batetik, hainbat bilera egin eta gero eta udalaren aldetik grebalarien hainbat eskari onartu ondoren, benetan zur eta lur utzi gaitu negoziazio mahaia utzi eta elkarrizketak eten izanak. Aurreko agerraldietan adierazi bezala, ezer negoziatzen hasi aurretik greba deitu izana gure ustez bidezkoa izan ez zen bezala, grebalarien ordezkaritza mahaitik altxa izana ere ez zaigu bidezkoa iruditu. Arazo edo talka nagusia lan esperientzia baloratzerakoa n gertatu izan da. Udalaren aldetik marra gorria argi jarrita zegoen, Zestoako Udalean inoiz lanik egin gabekoek, nahiz bertakoek baino zailago eduki, gutxienez bertakoak adina lortzeko aukera matematikoa izan beharko lukete. Batetik, aukeren berdintasuna eta publikotsuna aintzat hartu behar direlako eta besetik, alegazio eta demanda zaparradari aurre egiteko orduan, gurea bezalako udal txiki batek etorkizunean arazoak izan ditzakeelako».
Epe motzean botako diren lanpostuen gaiari ere heldu diote idatzian, «Udalak egindako azken proposamenaren arabera epe motzean botako diren lanpostuak eskurazeko aukerarik handiena askogatik bertako langileek izango lukete, baldin eta horretarako lanpostu bakoitzean eskatzen diren gida baimen eta ikastaroak eginak balituzkete. Onartezina da hiru urte eta gero, adibidez brigadako langileek kamioiko gida baimena bereziki puntuatuko zela jakinda ere, oraindik atera gabe izatea; eta kasik zuzenean lanpostua ematea, eskatzen ari zaizkigun bezala, gida baimenak denon diruarekin finantzatu behar izatea suposatuko luke». Grebalariek bileretan udal gobernuaren aldetik jasotako errespetu faltak ere mahai gainean jarri nahi izan dituzte, «Grebalarien adierazpenetan azken bileretan izandako errespetu falta aipatzen da. Horrelakoetan errespetu falta alde guztietatik eman ohi da, askotan tentsio uneak bizi direlako. Alde emozionala bileretan uzten jakin behar da eta tentsioa aguantatzen ere denok ikasi behar izan dugu. Izan ere, errespetu falta, udalak ez ezik, odezkaritza sindikalak eta greban ez dauden langileen gehiengo zabalak ere pairatu behar izan dute. Bestalde, ez da pare onekoa, herriko alkatearen aurka deskalifikazio personalekin espazio publikoan pankartak jarri dituenak, besteei errespetu eza leporatzea».
Grebaren luzapena zentzugabetzat jotzen dute, «Udalak lanpostu hauen oinarriak abuztuaren lehen hamabostaldian bidali behar ditu eta benetan zetzugabekeria da, eraginik ez lukeela jakinda, greba irailaren 11ra arte luzatzea. Helburua udalari ahalik eta kalte gehien egitea dela dirudi eta heritarrek ez dute errurik. Zestoako udal gobernuak eta ordezkaritza sindikalak mahaian eserita jarraitzen dute, akordioa grebalariek esaten duena baino gertuago dagoela sinesten dugulako, nahiz horretarako aurrekoa dagoen tokian eta dituen erantzukizunak zeintzuk diren jabetzeko esfortzua egin beharko luketen. Erakunde publiko bat ezin baita enpresa pribatu bat bailitza tratatu».