Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udal gobernuko kideak, agerraldean. A.M.
Zestoa

«Udalak lanpostu publikoak ez ditu oparituko»

Greban diren langile interinoekin negoziazio prozesu bat adosteko prest azaldu da udala

AINARA MARTÍN

Asteartea, 19 uztaila 2022, 00:05

Comenta

Zestoako Udalak behin behineko egoeran aurkitzen diren langile interinoek hasi duten greba dela eta komunikatua plazaratu du. Udalak adierazi du ELA sindikatuak deitu duela greba eta modu nahiko xelebrean gauzatu dela, «greba deitu duena ELA sindikatua izan dela argitu behar da. Guk dakigula LAB sindikatuak ez du greba honekin bat egiten». Greba modu xelebrean deitua izan dela ere adierazi nahi izan du Zestoako Udalak. «Ez delako inolako langileen batzarrik egin eta udaleko langile guztien ordezkaritza sindikala ere, ez delako kontutan hartua izan».

Eskaintza publikora ateratako hainbat lanposturen inguruan sortu da polemika, udalaren esanetan «Zestoako Udalak 2019an 12 lanpostuko eskaintza publikoa deitu zuen eta langileen batzarrari deialdiaren ordena erabakitzeko aukera ere eman zitzaion. Eskaintzak ez zuen inolako inpugnaziorik izan, segurtasun juridiko guztiz egindako prozesua izan zen eta lau lanpostu esleitu ziren. Gainontzeko lanpostuak atera aurretik, Madrilek, 2021ko abenduaren 28an,egonkortze legea argitaratu zuen, non denbora jakin bateko lanpostuak, azterketarik egin gabe, soilik meritu lehiaketa bidez esleitu zitezkeen. Zestoako Udalak, nahiz ados egon ez eta langile guztiekin bilerak egin ondoren eta lege berriaren eraginpean zeuden langileek horrela eskatuta, 2019ko eskaintzari lege berria aplikatzea erabaki zuen. Gauzak horrela, langile batzuen ordezkari gisa aurkeztuaz, ELAk Zestoako Udalari bilera bat eskatu zion eta nahiz eta egun Zestoako Udalean ELAk ordezkaritzarik izan ez, bileran ELAk proposamen zehatz bat jarri zuen mahai gainean. Proposamen honek, lehiaketaren 100 puntuetatik 95 lan esperientziari ematea eta soilik 5 beste merituei ematea eskatzen du. Ondoren egindako bilera batean, udalak langile hauen ordezkariei garbi adierazi zien ikuspegi publiko eta juridiko batetik proposamen hori onartezina dela eta epe motzean udalak negoziatzen hasteko beste proposamen bat aurkeztuko ziela. Horretarako egun bat ere jarri zitzaien, uztailaren 15a».

Greba deialdia sortu izana harriduraz hartu du udalak, «Zestoako Udala eta langileen gehiengo zabal baten harridurarako, ordezkaritza sindikala barne, uztailaren 7an, lan delegaritzatik ELAko kanpoko ordezkari batek sinatuta, uztailaren 11tik hasita, hilabeteko greba deialdia jaso zuen udalak. Harridura oraindik handiagotzeko, uztailaren 11n denak lanera etorri ziren eta hurrengo egunean alkateari egun bertan bilera bat egiten ez bazen grebara joango zirela adierazten zuen idatzi bat igorri zioten. Alkateak egun bertan bilera egiteko proposamena onartu zuen. Bilera horretan, udalaren eta ordezkaritza sindikalaren (LAB) aldetik langile horiei mahai negoziatzailea osatzeko borondatea eta premia adierazi zitzaien eta inolako jakinarazpenik jaso gabe, hurrengo egunean 9 langile ez ziren lanera etorri eta beraz, udalak greban zeudela ondorioztatu zuen». Gauzak honela, zentzugabe eta arduragabe bezala definitu dute deialdia, «Greba deialdi hau, zentzugabekeria eta arduragabekeria hutsa izan da. Udala hasieran egindako proposamena negoziatzen hasteko prest zegoen eta negoziaketak hasieran ez dira greba baten mehatxupean egiten, are gutxiago langileen artean gutxiengoa izanda. Negoziazioak diskrezioz egiteko nahikoa denbora bazegoen baina zoritxarrez denon kalterako izango den bidea hautatu da eta fokoa Zestoan jarrita dago».

Udalak lanpostu publikorik oparituko ez duela garbi adierazi du, «Zestoako Udala prest dago, interes partikularretatik haratago langile guztiak aintzat hartuko dituen prozesu bat adosteko. Urte asko lanean daramatzaten langileei hobariak aitortuaz baina beti ere, eta legeak dioen bezala, prozesu irekiak eta berme juridikoa oinarri hartuta. Ez ditugu herritar guztien diruarekin ordaintzen diren lanpostu publikoak oparituko».

Langileen agerraldia

11:30ean gaur agerraldia egingo dute greban dauden udal langileek Zestoako Udalak argitaratutako komunikatuari erantzuteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Udalak lanpostu publikoak ez ditu oparituko»

Zestoa: «Udalak lanpostu publikoak ez ditu oparituko»