Borrar
Iazko haur danborradaren une bat. ELI AIZPURU

Zestoa

Santakutzak ospatuko dituzte Zestoako bizilagunek datorren astean

Helduen danborrada ostegun gauean izango da, eta umeena, berriz, ostiral arratsaldean

Sara Utrera

Zestoa

Ostirala, 26 apirila 2024, 20:48

Comenta

Santakutz jaietan murgilduko dira zestoarrak datorren astean. Ohi bezala, danborradak izango dira jai egitarauaren osagai nagusia: ostegun gauean egingo dute helduena, eta ostiral arratsaldean, berriz, umeena.

Jaiak ostegunean jarriko dira martxan, 19:00etan kalejira bat izango da Idiakaitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Bandarekin eta Zestoako Musika Bandarekin. Helduen danborrada 22:30ean hasiko da; hauek dira hitzorduan parte hartuko duten elkarteak eta taldeak: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda). Ondoren, Ustekabe txarangaren emanaldia izango da.

Ostiralean, 10:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen diana izango da; 12:30ean, meza nagusia parrokian; eta 18:00etan, umeen danborrada.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santakutzak ospatuko dituzte Zestoako bizilagunek datorren astean

Santakutzak ospatuko dituzte Zestoako bizilagunek datorren astean