Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hemen da feminismotik (h)astea ekitaldi ugariekin

AINARA MARTIN

ZESTOA.

Igandea, 6 martxoa 2022, 00:14

Comenta

Datorren asteartean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau oparoa prestatu dute hilabete guztirako herriko hainbat eragilek (Bargaztak talde feminista, 3Z, Portale kultur elkartea eta Zestoako Udala). Asteartean bertan manifa eta ekitaldia gauzatuko dituzte plazan 19:00etatik aurrera. Asteazkenean, 'Hi-tzez' baserriko emakumeen elkartearen eskutik, 18:00etan baserriko emakumeen bizitzak ezagutzeko aukera Portale kultur elkartean.

Martxoaren 16an, Portalen, Emakume helduen aurkako indarkeriaren inguruko hitzaldia eskainiko du Oneka emakume pentsionisten elkarteak. Hurrengo egunean, 'Belarri bero, bai esan?' web seriearen aurkezpena Kultur Etxeko aretoan 18:30ean.

Hilak 18an, 'Luze edo motz' bakarrizketa saioa Kultur Etxeko aretoan 19:00tan hasita, sarrerak 5 euro balioko dute. Hilabetea borobiltzeko, martxoaren 24an Amancay Gaztañagak '39 lore' liburua aurkeztuko du Portalen arratsaldeko 19:00etan. Azkenik, 30ean genero ikuspegiaz musikaren idustria aztertuko dute, Emakumeak oholtzara-Gure bazterrak, artista gonbidatuarekin.

Mobilizazioa

'Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki' lelopean, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak astearterako mobilizazioa deitu du Zestoan 19:30ean Foru plazan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hemen da feminismotik (h)astea ekitaldi ugariekin