Zestoa
Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Errasti Elorza omendu duElkarteak 90 urtetik gorako Urola Erdiko saltokiak omendu zituen astelehenean Azkoitian
Gipuzkoa Merkatariak Federazioak 90 urtetik gorako Urola Erdiko saltokiak omendu zituen astelehenean, Azkoitiko Zubiaurre Elkargunean, Azkoitiko eta Zestoako udalekin batera. Bertan, Zestoako Errasti Elorza dendak eta Azkoitiko Aizterri Home, Sofia Studio 18 eta Imprenta Martiarena establezimenduek aitortza jaso zuten. Gipuzkoa Merkatariak Elkarteko Maite Valmaseda zuzendaria buru zela, ekitaldian izan ziren Azkoitiko Ana Azkoitia alkatea eta Zestoako alkate Mikel Arregi.
1895ean, Joaquin Elorzak bere janari-denda ireki zuen Zestoako plaza nagusian. Urte haietan, jangarrien denda bezala ezagu-tzen zuten arren ('de comestibles' bezala), denetarik saltzen zuen dendak. Horrela, bezeroen beharrei erantzuna ematen zien.
Urte batzuk geroago, Joaquinek, bere anaiekin batera, etxe berri bat eraiki zuten. Oraingoan Guesalaga kaleko 2.garren zenbakian. Eta eraikinaren behealdean denda berri bat jarri zuten. Horrela, mertzeria gisa egokitutako lokal berria bi anaiek zuzendu zuten eta hirugarrena, Miguel, jangarrien dendarekin geratu zen.
Miguel eta Asun emazteak gogor lan egin zuten 1965arte, baina, zoritxarrez, Miguel hil egin zen. Asun, alarguna eta zazpi seme-alabaren ama, dendarekin jarraitu zuen. Seme-alabek beren karrera profesionalak ikasi zituzten; hala ere, oporretan haietako batzuek amari laguntzen zioten dendan. Istorioak aurrera egin zuen eta urte batzuk geroago Asunek bere suhia, Jose Manuel Errasti (ordura arte etxetresnak konpontzen aritzen zena), merkataritzan lan egitera animatu zuen.
Jose Manuelek proba egitea onartu zuen eta hasieratik asko gustatu zitzaiola aitortu du. Batez ere, mostradore baten atzean egoteak jende askorekin harremanak izateko ematen zion aukeragatik. Eta horrela eman zituen 41 urte. Duela sei urte, 2018tik, Ane alaba arduratzen da dendaz, familiaren ibilbidearekin jarraituz.